19/2014 FORU DEKRETUA, otsailaren 12koa, Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoaren estatutu berriak onesten dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Irailaren 13ko352/1999 Foru Dekretuaren bidez xedatu zen Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomo gisa eratzea.

Erakunde publiko hori zerga sistema aplikatu behar duen antolaketa administratiboa da, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren izenean eta haren kontura. Lan hori garatzean, beharrezko jarduketa guztiak bete behar ditu tributuak zuzen eta eraginkortasunez kudeatu eta biltzeko, bai eta haiei buruzko arauen zorroztasuna eta errespetu orokorra bermatzeko ere.

Gaur egun, Nafarroako Zerga Ogasunaren antolakuntza eta funtzionamendua irailaren 3ko 119/2007 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Estatutuek gobernatzen dituzte.

Tributuen kontrola eta iruzur fiskalaren kontrako borroka sustatu eta bultzatzeko helburuarengatik, erabakiak hartzeko azterlanak eta aurreikuspenak taxuz planifikatzearengatik eta zergadunei kalitatezko zerbitzuak ematen jarraitzearengatik gomendagarria da zenbait aldaketa egitea Nafarroako Zerga Ogasunaren egituraren erregulazioan, estatutu berriak onetsiz. Aldaketa horiek beharrezkotzat jotzen dira behar bezala aurre egiteko, egungo testuinguru konplexuan, haien garrantzia dela-eta hurrengo urteetan seguruenik Foru Komunitatearen etorkizuna baldintzatuko duten jarduketei eta erreformei.

Hitz batean, helburua da erakunde autonomo horri tresna hobeak ematea esleiturik dituen eginkizunak eraginkortasun handiagoz betetzeko.

Horiek horrela, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2014ko otsailaren 12an egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra. Onespena.

Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoaren estatutuak onestea. Haien testua osorik ondotik erantsi da.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehen xedapen gehigarria.–Araudiko aipamenak.

Tributuei buruzko legeetan aurreko egituraren arabera eratutako unitate organikoak aipatuz gero, ulertuko da foru dekretu honen ondorioz beren eginkizunak bereganatu direnak direla, nahiz eta beste izen bat hartu.

Bigarren xedapen gehigarria.–Izendapenak.

  1. Honako izendapen hauek berresten dira, egin ziren baldintza berberetan:

    1. Arauen Garapen eta Fiskalitaterako Zerbitzuko zuzendaria, Arauen Garapen eta Aholkularitza Juridikorako Zerbitzuko zuzendari.

    2. Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendaria, Tributuen eta Diru-bilketaren arloko Azterlanen Zerbitzuko zuzendari.

    3. Finantza eta Tributu Analisien Ataleko burua, Azterlan, Txosten eta Estatistiken Ataleko buru.

    4. Tributuen arloko Doktrina, Dokumentazio eta Zabalkunderako Ataleko burua, Tributuen arloko Aholkularitza, Dokumentazio eta Zabalkunderako Ataleko buru.

    5. Informazioaren Analisirako Ataleko burua, Informazio Sistemen Analisirako Ataleko buru.

  2. Berretsi egiten dira, egin ziren baldintza berberetan, foru dekretu honetan izena aldatzen ez duten Zerbitzuko zuzendarien eta atalburuen izendapenak.

    Hirugarren xedapen gehigarria.–Baldintzak berrestea.

    Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen behin-behineko plantilla organikoa aldatu zuen abenduaren 13ko 380/1993 Foru Dekretuaren artikulu bakarreko lehenengo puntuan xedatua Hitzarmen Ekonomikoaren Zerbitzuko zuzendariari aplikatzen zaio, haren izendapenaren egunetik aurrera.

    XEDAPEN INDARGABETZAILEA

    Indarrik gabe gelditzen dira foru dekretu honi aurka egiten dioten maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak eta, bereziki, Nafarroako Zerga Ogasunaren estatutuak onetsi zituen irailaren 3ko 119/2007 Foru Dekretua.

    AZKEN XEDAPENAK

    Azken xedapenetan lehena.–Garapena eta betearazpena.

    Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariari baimena ematen zaio foru dekretu honetan ezarritakoa garatzeko eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

    Azken xedapenetan bigarrena.–Indarra hartzea.

    Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean hartuko du indarra.

    Iruñean, 2014ko otsailaren 12an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Yolanda Barcina Angulo.–Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilaria, Lourdes Goicoechea Zubelzu.

    NAFARROAKO ZERGA OGASUNA ERAKUNDE AUTONOMOAREN ESTATUTUAK

    AURKIBIDEA

    1. TITULUA

    Xedapen orokorrak

  3. artikulua. Izaera.

  4. artikulua. Atxikipena.

  5. artikulua. Eskumenak.

    1. TITULUA

      Egitura organikoa

    2. KAPITULUA

      Zuzendaritza organoak

  6. artikulua. Zuzendaritza organoak.

  7. ATALA

    Gobernu Kontseilua

  8. artikulua. Gobernu Kontseiluaren egitura.

  9. artikulua. Gobernu Kontseiluaren eginkizunak.

  10. artikulua. Gobernu Kontseiluaren idazkaria.

  11. artikulua. Saioak.

  12. artikulua. Antolaketaren eta funtzionamenduaren araubidea.

  13. artikulua. Aholkularitza.

  14. ATALA

    Zuzendari kudeatzailea

  15. artikulua. Izendapena eta ordezkapena.

  16. artikulua. Eginkizunak.

  17. artikulua. Eginkizunak beste norbaiten esku uztea.

    1. KAPITULUA

    Egitura

  18. artikulua. Unitate organikoak.

  19. ATALA

    Arauen Garapen eta Aholkularitza Juridikorako Zerbitzua

  20. artikulua. Arauen Garapen eta Aholkularitza Juridikorako Zerbitzuaren eginkizunak.

  21. artikulua. Arauen Garapen eta Aholkularitza Juridikorako Zerbitzuaren egitura.

  22. artikulua. Tributu Sistemaren Fiskalitate eta Garapenerako Atalaren eginkizunak.

  23. artikulua. Tributuen arloko Aholkularitza, Dokumentazio eta Zabalkunderako Atalaren eginkizunak.

  24. ATALA

    Tributuen arloko Informazio Sistemen Zerbitzua

  25. artikulua. Tributuen arloko Informazio Sistemen Zerbitzuaren eginkizunak.

  26. artikulua. Tributuen arloko Informazio Sistemen Zerbitzuaren egitura.

  27. artikulua. Koordinazio Informatikoaren Atalaren eginkizunak.

  28. artikulua. Informazio Sistemen Analisirako Atalaren eginkizunak.

  29. artikulua. Identifikazioaren eta Eredu Informatiboen Atalaren eginkizunak.

  30. artikulua. Segurtasun eta Berrikuntza Atalaren eginkizunak.

  31. ATALA

    Tributuen eta Diru-bilketaren arloko Azterlanen Zerbitzua

  32. artikulua. Tributuen eta Diru-bilketaren arloko Azterlanen Zerbitzuaren eginkizunak.

  33. artikulua. Tributuen eta Diru-bilketaren arloko Azterlanen Zerbitzuaren egitura.

  34. artikulua. Diru-bilketaren Aplikazio eta Kontrolaren Atalaren eginkizunak.

  35. artikulua. Azterlan, Txosten eta Estatistiken Atalaren eginkizunak.

  36. ATALA

    Administrazio Atala

  37. artikulua. Administrazio Atalaren eginkizunak.

  38. ATALA

    Zuzeneko Tributu, Zehapen eta Errekerimenduen Zerbitzua

  39. artikulua. Zuzeneko Tributu, Zehapen eta Errekerimenduen Zerbitzuaren eginkizunak.

  40. artikulua. Zuzeneko Tributu, Zehapen eta Errekerimenduen Zerbitzuaren egitura.

  41. artikulua. Ez-egoiliarren Errentaren eta Sozietateen gaineko Zergen Atalaren eginkizunak.

  42. artikulua. Oinordetzen eta Dohaintzen, Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergen Atalaren eginkizunak.

  43. artikulua. Zehapen eta Errekerimendu Atalaren eginkizunak.

  44. ATALA

    Zeharkako Tributuen eta Enpresa Handien Zerbitzua

  45. artikulua. Zeharkako Tributuen eta Enpresa Handien Zerbitzuaren eginkizunak.

  46. artikulua. Zeharkako Tributuen eta Enpresa Handien Zerbitzuaren egitura.

  47. artikulua. Enpresa Handien Atalaren eginkizunak.

  48. artikulua. Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Atalaren eginkizunak.

  49. artikulua. Zerga Berezien eta Bestelako Tributuen Atalaren eginkizunak.

  50. ATALA

    Tributu Ikuskapenerako Zerbitzua

  51. artikulua. Tributu Ikuskapenerako Zerbitzuaren eginkizunak.

  52. artikulua. Bulego Teknikoaren Atalaren eginkizunak.

  53. ATALA

    Diru-bilketa Zerbitzua

  54. artikulua. Diru-bilketa Zerbitzuaren eginkizunak.

  55. artikulua. Diru-bilketa Zerbitzuaren egitura.

  56. artikulua. Gerorapenak Kudeatzeko Atalaren eginkizunak.

  57. artikulua. Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalaren eginkizunak.

  58. artikulua. Prozedura Berezien Atalaren eginkizunak.

  59. ATALA

    Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergak Kudeatzeko Zerbitzua

  60. artikulua. Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergak Kudeatzeko Zerbitzuaren eginkizunak.

  61. artikulua. Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergak Kudeatzeko Zerbitzuaren egitura.

  62. artikulua. Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergen Atal Tekniko eta Kontrolekoaren eginkizunak.

  63. artikulua. Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergetarako Kanpainaren Atalaren eginkizunak.

  64. ATALA

    Lurralde Aberastasunaren Zerbitzua

  65. artikulua. Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuaren eginkizunak.

  66. artikulua. Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuaren egitura.

  67. artikulua. Lurralde Aberastasunaren Erregistroaren Atalaren eginkizunak.

  68. artikulua. Tasazio Atalaren eginkizunak.

  69. ATALA

    Zergadunari Laguntza eta Argibideak Emateko Zerbitzua

  70. artikulua. Zergadunari Laguntza eta Argibideak Emateko Zerbitzuaren eginkizunak.

  71. artikulua. Zergadunari Laguntza eta Argibideak Emateko Zerbitzuaren egitura.

  72. artikulua. Zergadunari Laguntza Emateko Atalaren eginkizunak.

  73. artikulua. Argibideetarako eta Eskualdeko Langelen Atalaren eginkizunak.

  74. artikulua. Laguntza Teknikoaren eta Entitate Laguntzaileen Atalaren eginkizunak.

    1. TITULUA

      Ondarea, langileak eta araubide juridikoa

    2. KAPITULUA

      Ondarea, baliabideak, aurrekontuak eta kontrola

  75. artikulua. Ondarea.

  76. artikulua. Baliabide ekonomikoak.

  77. artikulua. Aurrekontuen araubidea.

  78. artikulua. Kontu-hartzearen araubidea.

  79. artikulua. Kontabilitate araubidea.

    1. KAPITULUA

    Langileak

  80. artikulua. Nafarroako Zerga Ogasuneko langileak.

  81. artikulua. Zuzendaritza langileen ordainsariak.

  82. artikulua. Atalen mendeko administrazio-unitateak.

  83. artikulua. Zenbait administrazio-unitatetako burutzak.

  84. artikulua. Langileriaren arloko eskudantziak.

    1. KAPITULUA

    Araubide juridikoa

  85. artikulua. Administrazio-egintzen araubide juridikoa.

  86. artikulua. Ebazteko gaitasuna.

  87. artikulua. Errekurtsoak eta erreklamazioak.

  88. artikulua. Defentsa juridikoa.

    1. TITULUA

    Xedapen orokorrak

  89. artikulua. Izaera.

    Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoak nortasun juridiko propioa du, bai eta jarduteko ahalmen osoa ere, xedeak bete ahal izateko. Izan ere, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuko titularraren planifikazio, zuzendaritza eta babespean, eta indarra duten legeekin bat, departamentu horren eskumenak erabiliko ditu, zuzenbide publikoko tributuak eta sarrerak kudeatu...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR