25/2014 FORU DEKRETUA, otsailaren 19koa, Nafarroako Odol eta Ehun Bankuaren egitura organikoa garatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Abenduaren 13ko 20/2010 Foru Legearen bidez Nafarroako Foru Komunitateko Odol eta Ehun Bankua izeneko entitate publikoa sortu zen, eta Nafarroan transfusioen eta giza ehunen eta zelulen sarearen antolamendua ezarri.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoari atxikitako Nafarroako Odol Transfusiorako Zentroaren aurreko egituratik abiatuta, foru lege horren helburua zen odola eta odolaren osagaiak atera, tratatu eta gordetzearen arloan Espainian eta Europar Batasunean dauden arauak Nafarroan aplikatzea.

Foru lege horren 1. artikuluaren bidez Nafarroako Odol eta Ehun Bankua entitate publikoa sortu zen, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikia, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Laguntza Espezializatuko Zuzendaritzaren menpeko zentro gisa. 11. eta 12. artikuluetan Nafarroako Odol eta Ehun Bankuko zuzendaritza organoak arautu ziren.

Uztailaren 18ko 62/2012 Foru Dekretuaren bitartez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onetsi ziren. Foru dekretu horren 67. artikuluan Nafarroako Odol eta Ehun Bankuko zuzendariaren eginkizunak ezarri ziren, Nafarroako Ospitaleguneko zuzendari mediko asistentzialaren menpe arituz gauzatuko dituenak.

Aurrerago, urtarrilaren 30eko 1/2013 Foru Legearen bidez, Nafarroako Odol eta Ehun Bankua sortu eta arautu zen. Zehazki, Nafarroako Ospitaleguneko Zuzendaritza Mediko Asistentzialari atxikitako unitate organiko gisa sortu zen, beti izaera publikoa izanen duena Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren barrenean.

Arau horren bidez abenduaren 13ko 20/2010 Foru Legea indargabetu zen berariaz, nahiz eta lehenengo xedapen iragankorraren bidez etenik gelditu zen 11. eta 12. artikuluetan ezarritakoa harik eta Nafarroako Odol eta Ehun Bakuaren egitura organikoa garatu arte. Garapen hori, beranduenik ere, foru lege hura onetsi eta urtebetera egin behar zen.

Gainera, azken xedapenetan lehenean ahalmena eman zitzaion Nafarroako Gobernuari foru lege hau aplikatu eta garatzeak eskatzen dituen erregelamenduzko xedapen guztiak eman zitzan.

Horiek horrela, Osasuneko kontseilariak proposatuta, eta Nafarroako Gobernuak 2014ko otsailaren 19an egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Nafarroako Odol eta Ehun Bankuko zuzendaria.

  2. Nafarroako Odol eta Ehun Bankuaren ardura zuzendari batek izanen du, Nafarroako Ospitaleguneko zuzendari mediko-asistentzialaren menpe. Bankuko zuzendariak, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuetan esleitutako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR