95/2010 FORU AGINDUA, otsailaren 26koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana. Honen bidez, Nafarroako Nekazaritza Garatzeko 2007-2013 Programaren barruan nekazaritzaz besteko jardueretara dibertsifikatzeko laguntzak erregulatzeko arauak ezartzen dira eta 2010. urterako deialdia onesten da.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroak, bere foru araubideari esker, eskumen esklusiboa du nekazaritza eta abeltzaintza gaietan, ekonomiaren antolamendu orokorraren arabera, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 50.1.a) artikuluak ezartzen duenez.

Halaber, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko 56.1.a) artikuluan xedaturikoaren arabera, orotariko ekonomiaren oinarriekin bat, Nafarroako Foru Komunitateari dagokio erabateko eskumena Nafarroaren barruan jarduera ekonomikoa planifikatu eta garapen ekonomikoa sustatzeko.

Kontseiluaren irailaren 20ko 1698/2005 (EK) Erregelamenduak, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) bitartez kudeatzen diren landa garapenerako laguntzei buruzkoak, 53. artikuluan neurri bat ezarri du nekazaritzaz besteko jardueretara dibertsifikatzeko.

2007ko abenduaren 4ko C (2007) 6163 Erabakiaren bitartez, Batzordeak Nafarroako Nekazaritza Garatzeko 2007-2013 Programa onetsi zuen, gerora Batzordearen 2009ko abenduaren 15eko C (2009) 10412 Erabakiaren bidez aldatu zena. Dokumentu hori nekazaritzarako egiturazko politikaren funtsezko tresna da landa eskualdeetan garapen iraunkorra lortzeko eta lehiakortasuna indartzeko. Programa horretan lehengo neurria agertzen da eta, era berean, kontuan hartu dira Nafarroako Nekazaritzarako Plan Estrategikoaren orientazioak, bereziki ondoko helburu eta jarduera-ildoei dagokienez: I-1 helburua (''Ustiategien egokitzapena eta birmoldaketa sustatzea'') eta horren barruko L.1.5 jarduera-ildoa (''Nekazaritzako ustiategietan eta nekazaritzako elikagaien arloko enpresetan nekazaritzaz besteko jarduera osagarriak dibertsifikatzeko laguntza'').

Foru agindu hau urriaren 2ko 67/2006 Foru Dekretuaren azken xedapenetako bigarrenaren babesean eman da. Foru dekretu horren bidez, Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsak (NBEUF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak (LGENF) finantzaturiko gastuak ordaintzen dituen erakundea Nafarroako Foru Komunitatean baimendu eta haren antolamendua eta funtzionamendua ezarri ziren. Horren bidez, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari ahalmena ematen zaio, bere eskumenen esparruan, aipatutako araua garatu eta betetzeko eta, bereziki, Europar Batasuneko nekazaritza arloko funtsek erabat edo hein batean finantzatutako diru-laguntzen arau erregulatzaileak ezartzeko behar diren xedapenak eman ditzan.

Neurri horri, Europako arauen osagarri gisa, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea eta Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurako kontseilariak otsailaren 8an eman 30/2007 Foru Agindua aplikatzekoak zaizkio. Agindu horren bidez LGENFek kofinantzatzen dituen nekazaritza aldeen garapenerako laguntzak kudeatzeko prozedura ezarri zen.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.-Nekazaritzaz besteko jardueretara dibertsifikatzeko arauak onestea.

Nekazaritzaz besteko jardueretara dibertsifikatzeko laguntzak erregulatzeko arauak onesten dira Nafarroako Nekazaritza Garatzeko 2007-2013 Programaren barruan. Foru agindu honen I. eranskinean ageri dira.

Lehen xedapen gehigarria.-Laguntzetarako 2010eko deialdia.

  1. Nekazaritzaz besteko jardueretara dibertsifikatzeko laguntzak emateko deialdia onetsi da 2010erako, Nafarroako Nekazaritza Garatzeko 2007-2013 Programaren barruan.

  2. Laguntzetarako eskabideak aurkezteko epea 2010eko apirilaren 30ean bukatuko da, foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

    Bigarren xedapen gehigarria.-2009ko prozedurak.

    Foru lege honek indarra hartu baino lehen diru-laguntzak emateko hasitako prozeduretan ez da foru lege hau aplikatuko, lehengo araudia baizik.

    Hirugarren xedapen gehigarria.-Aurrekontuko kredituak.

    Nafarroako Gobernuaren 2010eko urtarrilaren 25eko Erabakiaren bidez, nekazaritzaz besteko jardueretara dibertsifikatzeko 2010eko eta 2011ko ekitaldietarako urte anitzeko gasturako konpromisoa hartu da. Hala, 650.000 euroko gastua baimendu da foru agindu honetatik eratorritako gastuei aurre egiteko, honela banatuta:

    -260.000 euro, 2010eko gastuen aurrekontuko ''Landa dibertsifikazioa, 3. ardatza, NGP (2007-2013) LGENF" kontu-sailaren kargura.

    -390.000 euro, 2011ko gastuen aurrekontuan gaituko den eta aurreko atalean adierazitakoaren baliokidea izanen den kontu-sailaren kargura.

    Laugarren xedapen gehigarria.-Errekurtsoak.

    Deialdi honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

    Xedapen indargabetzaile bakarra.-Indargabetutako arauak.

  3. Foru agindu honek indarra hartzean, bertan xedaturikoari aurka egiten dioten maila bereko edo beheragoko xedapen guztiak indarrik gabe utziko dira, eta bereziki Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren apirilaren 7ko 172/2009 Foru Agindua. Horren bidez, Nafarroako Nekazaritza Garatzeko 2007-2013 Programaren barruan nekazaritzaz besteko jardueretara dibertsifikatzeko laguntzak erregulatzeko arauak ezarri ziren eta 2009. urterako deialdia onartu zen.

  4. Aurreko atalean xedatutakoak ez du galarazten foru agindu honen bigarren xedapen gehigarrian ezarritakoa.

    Azken xedapen bakarra.-Indarra hartzea.

    Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

    Iruñean, 2010eko otsailaren 26an.-Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Begoña Sanzberro Iturriria.

    1. ERANSKINA

    Nekazaritzaz besteko jardueretara dibertsifikatzeko laguntzak erregulatzeko arauak, Nafarroako Nekazaritza Garatzeko 2007-2013 Programaren barruan

  5. artikulua. Xedea.

    Foru agindu honen xedea da Nafarroako Nekazaritza Garatzeko 2007-2013 Programaren ''Nekazaritzaz besteko jardueretarako dibertsifikazioa'' neurria erregulatzeko araua ezartzea. Programa hori Batzordeak 2007ko abenduaren 4an hartutako C (2007) 6163 Erabakiaren bidez onetsi zen, eta Batzordeak 2009ko abenduaren 15ean hartutako C (2009) 10412 Erabakiaren bidez aldatu.

  6. artikulua. Jarduteko esparrua.

  7. artikuluan azaltzen den neurriaren laguntzaren araubidea horizontala da, hau da, Nafarroako Foru Komunitateko lurralde osoan aplika daiteke, horretarako ezartzen diren lehentasun espezifikoak gorabehera.

  8. artikulua. Laguntzaren hartzaileak.

  9. Nekazaritzaz besteko jardueretarako dibertsifikazioaren neurriaren hartzaileak pertsona fisikoak dira, baldin eta beren familia-unitatean Nafarroan kokaturik dagoen nekazaritzako ustiategi baten titularra izanik ogibide nagusia nekazaritza duen kide bat badute, nekazaritzako langileak alde batera utzita.

  10. Foru agindu honen ondorioetarako, familia-unitatea lehen gradura arteko familia lotura daukaten pertsonak dira.

  11. artikulua. Aurreikusitako ekintza motak.

    Neurriaren bitartez proiektu berri bat abian jartzeko inbertsio edota gastuak diruz laguntzen dira. Proiektu horren oinarria nekazaritzako lehengaien erabilera edota nekazaritzako zerbitzuen hornikuntza izan beharko da; edo bestela, proiektu horren azken emaitza nekazaritzaren edo nekazaritzako elikagaien jarduera lagun dezaketen produktu edo zerbitzuak izan beharko dira. Proiektuak nekazaritzaz besteko jarduerak hartu beharko ditu barnean, eta ondoko taldeetako batean sartu ahalko da:

    1. Lehenengo eta bigarren sektoreetako ekoizpen jarduera.

      Talde honetan finantzatu ahal diren jarduerak askotarikoak dira. Besteak beste, honako hauek aipatu ahal dira:

      -Energia alternatiboen ekoizpena (eguzki-energia, eolikoa, biomasa, hidroelektrikoa, etab.).

      -Nekazaritzako hondakinak balioztatzea.

      -Nekazaritzaz besteko hondakinak balioztatzea, nekazaritzan eta/edo abeltzaintzan erabiltzeko.

      -Egur artisautza eta nekazaritzarako egurrezko eraikinak.

      -Akuikultura, nekazaritza ustiategian edo ustiategi horretarako lehengai eta/edo produktuen erabilerari loturik.

      -Nekazaritzan eta abeltzaintzan erabiltzeko lanabes eta erremintak fabrikatzea.

      -Berotegiak eta nekazaritzako beste instalazio batzuk fabrikatzea eta muntatzea.

      -Nekazaritzan eta abeltzaintzan erabiltzeko lehengaiak prestatzea: ongarriak, konposta, pestizidak eta biozidak, pentsuak, pentsuen osagarriak, etab.

    2. Merkataritza jarduera. Neurri honen ondorioetarako, hau da merkataritza jarduera: Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren I. eranskinaz kanpoko produktuak eta nekazaritzaz besteko zerbitzuak erakusten eta saltzen dituzten denda txikietan salmenta antolatzea. Halaber, eskualdeko nekazaritza ustiategietan eta nekazaritzako elikagaien arloko mikroenpresetan (norberarenetan nahiz beste batzuenetan) lortzen diren produktuetako batzuk ere sartu beharko dira.

      Saltoki txikiei soilik emanen zaie laguntza, eta supermerkatuak eta hipermerkatuak baztertuko dira. Internet bidezko salmentak antolatzeko inbertsioak ere finantzatuko dira.

    3. Turismo zerbitzu osagarrietarako eta kultur ondarea edo naturguneak turismo erabilerarako berreskuratu eta atontzeko eskala txikiko azpiegiturak. Turismo zerbitzu osagarriak hauek dira: landa eremuan ostatu hartzeko establezimendu eta jatetxeek edo nekazaritza-turismoko ustiategiek bezeroen aisialdi eta jolaserako doan edo prezioen bitartez, modu profesionalean eta iraunkorki ematen dituztenak, kultur, jolas, kirol, aisialdi eta ingurumen izaerakoak, naturari buruzkoak eta antolakuntza eta aholkularitza arlokoak, merkataritza-izaerakoak -garraioa- edo antzekoak. Zerbitzu horien artean hauek aipatu ahal dira: haur parkeak, erakusketa zentroak, bizikleten alokairua, hipika zentroak, zaldiak zelabere gisa alokatzea, haurrentzako jolas eta kirol pistak, igeritokiak, bestelako zerbitzuak, etab.

    4. Ostatu txikietako eta jatetxeetako azpiegiturak. Hauek dira: 24 plaza edo gutxiago dituztenak. Landa-hotelen kasuan, muga 30 gela dira; hala ere, neurri horren eremuan gehienez ere 10 gelatarako laguntza emanen da. Azpiegitura horien artean, herrietako ohiko ostatuak aipa daitezke.

    5. Landa turismoari lotuta dauden zerbitzuak garatu eta/edo merkaturatzea.

    6. Lehen sektoreko enpresak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR