NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO LEHENDAKARIAREN 10/2017 FORU DEKRETUA, apirilaren 12koa, Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren irailaren 7ko 33/2016 Foru Dekretua zati batean aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Irailaren 7ko 33/2016 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren uztailaren 22ko 8/2015 Foru Dekretua aldatu eta Nafarroako Gobernuko eleduna izendatu zen.

Aipatu foru dekretuaren 2. artikuluan, María Roncesvalles Solana Arana andrea izendatu zen Nafarroako Gobernuaren eledun, zuzendari nagusiaren mailarekin.

Kontuan harturik gaurko eguneko foru dekretuaren bidez María Roncesvalles Solana Arana andrea Nafarroako Gobernuko kontseilari izendatu dela, Hezkuntzako Departamentuaren titulartasuna hartuko baitu, bidezko da 2. artikulu hori zati batean aldatzea, Gobernuko eledunak zuzendari nagusiaren maila duelako aipamena kenduz, eta kargu horretan eta Hezkuntzako Departamentuko kontseilaritzan batera ariko dela xedatzea.

Hori dela eta, Nafarroako Foru Komunitateko lehendakari gisa dagozkidan eskudantziak erabiliz,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.–Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren irailaren 7ko 33/2016 Foru...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR