36/2009 FORU AGINDUA, martxoaren 2koa, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak emana, Mendabiako Udal Plana La Nevera industrialdeko S8/AR-10 eta S9/AR-11 sektoreetan aldatzeko espedientea, bertako Udalak sustatua, behin betiko onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Mendabiako Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betiko onets dadin.

Ikusirik aurkezturiko agiriak eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren txostena, bidezkoa da behin betiko onestea.

Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 127/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Mendabiako Udal Plana La Nevera industrialdeko S8/AR-10 eta S9/AR-11 sektoreetan aldatzeko espedientea, bertako Udalak sustatua, behin betiko onestea.

  2. Aldaketa espediente hau garatuko duen plan partzialak determinazio hauek jasoko ditu:

    -Pasada de los Zagurrianos edo de Las Viñas izeneko abelbidearen trazadura alternatiboak Nafarroako Abelbideei buruzko 19/1997 Foru Legearen 10. artikuluan ezarritako baldintzak bete beharko ditu. Izaera juridikoari dagokionez, Nafarroako Foru Komunitateko jabari publikoko ondasunaren izaera izanen dute eta, beraz, Udalari nahitaez laga beharreko eremu libreetatik bereizita egonen dira, eta ez dira halakotzat hartuko.

    -Lurzati berrantolamenduko gaur egungo bideak (Vianako bidea eta Taluberasko bidea) ez dira moztuko, edo pasabide alternatiboak aurreikusi beharko dira haietarako.

    -Sarbiderako biribilgunea behar bezala zehaztuko duen trafiko azterlan bat jasoko da plan partzialean, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren txostena beharko duena.

  3. Adieraztea foru agindu honek ez diola administrazio bideari bukaera ematen. Interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, legezkotasuna kontrolatzea helburu duen egintza honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR