1/2011 LEGEGINTZAKO FORU DEKRETUA, urtarrilaren 24koa, tributu harmonizazioari buruzkoa, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legea aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoaren 32. artikulua balio erantsiaren gaineko zergaren ordainarazpena aplikatzeko araudiari buruzkoa da. Horretarako, ezarri egiten da Foru Komunitateak Estatuko lurraldean unean-unean indarra duten oinarrizko printzipio berak eta arau substantibo eta formal berberak aplikatuko dituela. Hala ere, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak aitorpena eta ordainketak egiteko bere ereduak onesten ahalko ditu, gutxienez ere lurralde komuneko datu berekin; likidazioaldi bakoitzean ordaintzeko epeak ere finkatzen ahalko ditu, baina funtsean ez dira Estatuko Administrazioak ezartzen dituenetatik desberdinak izanen.

Bestetik, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak 54.1 artikuluan xedatzen du ezen Hitzarmen Ekonomikoarekin bat, tributu araubide komunaren aldaketa batek behartzen badu estatuan unean-unean indarra duten arau substantibo eta formal berak Foru Komunitatean aplikatzera, Nafarroako Gobernuak, arauetarako duen ahalaren esparruan, Nafarroako Parlamentuak haren esku utzia baitu, behar diren foru legeen mailako arauak ematen ahalko dituela tributu arloko foru legeak aldatzeko.

Aipatutako 14/2004 Foru Legearen 54.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz, legegintza delegatu hori osatzen duten Nafarroako Gobernuaren xedapenek tributu harmonizazioaren gaineko legegintzako foru dekretuen titulua hartuko dute.

2011rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 22ko 39/2010 Legeak Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 37/1992 Legea aldatu du, eta horregatik beharrezkoa da, aipatu legegintza delegatua erabiliz, tributu harmonizazioaren gaineko legegintzako foru dekretu baten bidez eta 14/2004 Foru Legearen 54.1 artikulu horri jarraituz, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legea aldatzeko behar diren arauak ematea; hain zuzen ere, Nafarroako Foru Komunitateak Estatuaren lurraldean indarra duten arau substantibo eta formal berak aplikatu behar dituen alderdietan, Estatuarekin sinatutako Hitzarmen Ekonomikoaren 32. artikuluan adierazitakoarekin bat.

Aldaketa garrantzitsuenak hainbat motatakoak dira. Batetik, egungo araudian ondasun-emateekin parekatzen da subjektu pasibo batek bere enpresako gauzazko ondasun bat Europa Batasuneko beste estatu kide batera transferitzea, estatu horretan dituen beharrei afektatzeko. Hala ere, ez dira parekatuko aurreko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR