3/2008 LEGEGINTZAKO FORU DEKRETUA, maiatzaren 26koa, Tributu Harmonizazioari buruzkoa, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legea aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Nafarroako Foru Komunitateak, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren esparruan tributuak ezartzeko ahalmena erabiliz, Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoaren 32. artikuluarekin bat, Estatuan unean-unean indarra duten oinarrizko printzipio, arau substantibo eta formal berak aplikatu behar ditu. Horregatik, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legeari dagozkion aginduak Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko arautegiak araubide arruntean izan duen aldaketara egokitu behar ditu.

Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak 54. artikuluko 1. idatz-zatian xedatzen du, Hitzarmen Ekonomikoarekin bat, tributu araubide arruntaren aldaketa batek behartzen badu Foru Komunitatean Estatuan unean-unean indarra duten arau berdin-berdinak, hots, funtsaz eta formaz berdinak, aplikatzera, Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Parlamentuak haren esku utzirik, tributu arloko foru legeak aldatzeko behar diren foru legeen mailako arauak ematen ahalko dituela. Legegintzarako eskumena Estatuko tributuen aldaketak argitaratzen direnean uzten ahal da.

Jarduera ekonomikoa sustatzeko neurriei buruzko apirilaren 21eko 2/2008 Errege Lege Dekretuak zenbait aldaketa egin dizkio Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 37/1992 Legeari, eraikinen zaharberritzearen kontzeptua zabaltzearren, zenbait obraren zerga tratamendua hobetzeko asmoz eta, horren ondorioz, eraikuntza sustatu, hazkunde ekonomikoa bultzatu eta enplegua sortzeko.

Eraikinen zaharberritzearen kontzeptuan hiru aldaketa egin dira:

  1. Zaharberritze obraren kostu osoa eraikinaren balioaren %25etik gorakoa ote den kalkulatzean, ez da eraikineko lurzoruaren balioa aintzat hartuko.

  2. Eraikinen balioa zehatzago finkatzen da, zaharberritze obren kostuarekin konparatzeari begira.

  3. Zehatz-mehatz finkatzen da noiz egin behar den zaharberritze obren kostuaren konparazioa, dela eraikinaren erosketa prezioarekin, dela eraikinaren merkatuko prezioarekin.

Kontuan harturik eraikinen edo eraikinetako zatien entregak, horrelako obrak egin ondoren, entrega lotuak eta ez-salbuetsiak direla, zaharberritzearen kontzeptuan egindako aldaketa horiek eraikinen kopurua handitzea ekarri beharko lukete. Horrelakoen entregak eraikin berrien entregak bezalakoak izanen dira eta %7ko tasa murriztua aplikatuko zaie.

Hori guztia dela-eta, lehen aipatutako legegintzarako eskuordetza erabiliz, beharrezkoa da...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR