3/2012 LEGEGINTZAKO FORU DEKRETUA, azaroaren 21ekoa, Tributu Harmonizazioari buruzkoa, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legea aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoaren 32. artikuluak xedatzen duenez, Nafarroako Foru Komunitateak, balio erantsiaren gaineko zergaren esparruan bere tributu-ahalmena erabiliz, Estatuan unean-unean indarra duten oinarrizko printzipio, funtsezko arau eta arau formal berak aplikatu behar ditu; hala ere, aitorpena eta diru-sarrerak egiteko bere ereduak onesten ahalko ditu.

Bestetik, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak, 54.1 artikuluan, Nafarroako Gobernuaren araugintzarako ahalmena erregulatzean ezartzen duenez, tributu-araubide erkidearen aldaketa batek behartzen badu, Hitzarmen Ekonomikoan ezarritakoarekin bat, Estatuan indarra duten arau funtsezko eta formazko berberak Foru Komunitatean aplikatzera, Nafarroako Gobernuak tributu arloko foru legeak aldatzeko behar diren foru lege mailako arauak eman ditzake, Nafarroako Parlamentuak eskuordeturik. Aipatu 14/2004 Foru Legearen 54.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, Nafarroako Gobernuaren xedapenei, aipatu legegintzarako eskuordetzaren ondorio direnean, "tributu harmonizaziorako legegintzako foru dekretu" izena emanen zaie.

Urriaren 29ko 7/2012 Legeak, tributu eta aurrekontu arloko araudia aldatzeari eta iruzurra prebenitzeko eta haren aurka borrokatzeko jarduketak indartzeko araudi finantzarioa egokitzeari buruzkoak, zenbait aldaketa erantsi ditu zerga batzuetan iruzurrezko jokabideak galaraztearren; besteak beste, balio erantsiaren gaineko zergan. Horien helburua, batez ere, ondasun higiezinen entregak izan dira eta, bestetik, konkurtso-deklarazioa izan duten egoerak.

Horrela, lehendabizi, subjektu pasiboaren inbertsioko beste bi kasu ezarri dira ondasun higiezinen entregetetarako. Alde batetik, salbuespenari uko egiten zaionean eta, bestetik, ondasun higiezinak haien gainean eratutako bermea exekutatzeko entregatzen direnean; kasu hori berariaz zabaltzen da higiezina ordainean ematen denean eta eskuratzaileak bere egiten duenean bermatutako zorra azkentzeko betebeharra. Horrela, subjektu pasiboaren inbertsioaren bidez, zergaren kuotak ordaintzen ez diren kasuetan Ogasun Publikoak jasaten duen kaltea saihestu gogo da eta, ondoren, luzapena eskatzen da, edo entitate eskualdatzailearen konkurtsoa deklaratzen.

Bigarrenik, tributudunaren konkurtso egoerak zergaren tratamendu berezia eskatzen du, haren kudeaketa errazteko eta neutraltasuna alda ez dadin.

Konkurtso-deklarazioaren autoa zergaren likidazio aldian ematen denean, beharrezkoa da bereiztea kredituak konkurtsokoak ote diren edo masaren kontrakoak; izan ere, konkurtso-deklarazioaren aurreko zergapeko egitateengatiko BEZaren kredituak konkurtsozkotzat jo behar dira. Gaur egungo erregulazioan likidazio aitorpena bakarra denez zergaldi bakoitzean, bi likidazio aitorpen aurkeztu beharra ezarri da legegintzako foru dekretu honen seigarren idatz-zatian: bata konkurtso-deklarazioaren aurreko zergapeko egitateengatik eta, bestea, hurrengoengatik. Kuotak deklarazio-autoaren aurretik jasan badira, zer zergalditan jasan izan diren kuota horiek, haietara mugatuko da kenkarirako eskubidea.

Jasanarazitako kuotak zuzentzeko beste kasu bat erantsi da zortzigarren idatz-zatian, kargatutako eragiketa ondoriorik gabe gelditzen denerako konkurtso-berrintegrazioko ekintza bat baliatzearen ondorioz edo konkurtsoaren barreneko beste aurkaratze ekintza batzuen ondorioz. Kasu horietan, zer zergalditan egin zen eragiketaren aitorpena, hari dagokion likidazio-aitorpenean eginen du zuzenketa subjektu pasiboak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR