14/2009 FORU LEGEA, azaroaren 9koa, Nafarroako Ondareari buruzko apirilaren 4ko 14/2007 Foru Legearen 103. eta 104. artikuluak aldatzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, NAFARROAKO ONDAREARI BURUZKO APIRILAREN 4KO 14/2007 FORU LEGEAREN 103. ETA 104. ARTIKULUAK ALDATZEN DITUENA.

Zioen azalpena

Beharrezkotzat jotzen dugu sozietete publikoaren definizioa formalki egokitzea Europar Batasuneko zuzenbidean eta jurisprudentzian halakoak erregulatzen dituzten arauetara eta ematen zaien tratamendura, Europako Parlamentuaren, Kontseiluaren eta Batzordearen zuzentarauetan ezarri den bezala. Hori dela eta, gure arauak xede hori dela-eta aldatu behar ditugu.

Sozietate publikoa zer den zehazteko aldaketa horrek, definizioa Europar Batasuneko zuzenbidearen arabera egokitzea bilatzen duenak, berarekin dakar Nafarroako Ondareari buruzko apirilaren 4ko 14/2007 Foru Legean jasotako kontzeptua zabaltzea. Foru lege hau onetsi ondoren, honakoa joko da enpresa publikotzat: jabetza, finantza partaidetza edo enpresaren arauak direla-eta botere publikoek zuzenean edo zeharka nagusitasunezko eragina gauzatu ahal duteneko edozein enpresa.

Artikulu bakarra.-Nafarroako Ondareari buruzko apirilaren 4ko 14/2007 Foru Legearen aldaketa.

Bat. 103. artikuluko b) letra aldatu eta testu hau jartzea:

"b) Sozietate publikoak. Nafarroako Foru Komunitateko eta haren menpeko erakunde publikoetako sozietate publikoak dira Foru Komunitateko Administrazioaren edo/eta haren menpeko erakunde autonomoen zuzeneko nahiz zeharkako partaidetza duten sozietateak, partaidetza horrek sozietatearen kapitalaren gehiengo osoa osatzen badu. Orobat dira sozietate publikoak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak edo/eta haren menpeko erakunde publikoek...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR