34/2013 FORU LEGEA, azaroaren 26koa, Nafarroako Hondakin Uren Saneamenduari buruzko abenduaren 29ko 10/1988 Foru Legea aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, NAFARROAKO HONDAKIN UREN SANEAMENDUARI BURUZKO ABENDUAREN 29KO 10/1988 FORU LEGEA ALDATZEN DUENA.

ZIOEN AZALPENA

Nafarroako Hondakin Uren Saneamenduari buruzko abenduaren 29ko 10/1988 Foru Legeak zehaztu zuen zein diren Nafarroako Ibaien Saneamendurako Plan Zuzendaria garatzeko behar diren eskumen eta antolaketa esparruak, bai eta diru baliabideak ere. Foru lege horretan berean, saneamendu kanona sortu zen, zerbitzu hori emateari atxikitako tributu baliabide gisa; kanonaren bidez bildutakoak, eta, horrekin batera, toki azpiegituren planek jarritako aurrekontu-baliabideek eta Europar Batasunetik etorritako funtsek aukera eman dute Foru Komunitateak bete ditzan arazketaren arloan Batasuneko zuzentarauetan ezarritako eskakizunak, bereziki 91/271 Zuzentarauan ezarritakoa, eta haren helburuetako batzuk izan daitezen zerbitzua zabaltzea Komunitateko bizilagun ia guztiengana eta Uraren 2000/60 Esparru-Zuzentarauan ezarritakoa betetzea.

Bestalde, Nafarroako Ibaien Saneamendurako Plan Zuzendariaren finantza askitasuna dela eta, autonomia osoa baitu dagoeneko Nafarroako Aurrekontu Orokorrekiko eta, beraz, autofinantzaketa ere bai saneamendu kanonaren bilketari esker, beharrezkoa da kanon horren tarifak aldizka gaurkotzea.

10/1988 Foru Lege horren 13. artikuluak dioenez, gaurkotze hori urtero egin beharko da Nafarroako aurrekontu orokorrei buruzko foru legean. Nolanahi ere, eta Nafarroako aurrekontu orokorrekiko autonomia hori kontuan hartuta, egokia da ez lotzea nahitaez kanonaren gaurkotzea aurrekontuei buruzko legearekin, bestelako lege xedapenak ere egokiak izan baitaitezke, zenbait zerga aldatu eta tributu arloko beste neurri batzuk hartzeari buruzkoa adibidez, betiere errespetatuz Espainiako Konstituzioaren 31.3 artikuluan aurreikusitako lege erreserbaren printzipioa.

Foru lege honen testuan finkatuta gelditzen dira, halaber, saneamendu kanonaren tarifa berriak, ezin izan baitziren onetsi aurrekontuen legean. Onetsitako zenbatekoak bat datoz NILSA sozietate publikoaren plan estrategikoan finkatutakoekin. Nafarroako Parlamentuari eman zitzaion NILSAren Administrazio Kontseiluak onetsitako plan horren berri; hain zuzen ere, Lehendakaritza, Barne eta Administrazio Publikoen Batzordeak 2012ko maiatzaren 9an egindako bilkuran.

Horregatik guztiagatik, Nafarroako Hondakin Uren Saneamenduari buruzko Foru Legea aldatzen da, halako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR