21/1997 FORU LEGEA, abenduaren 30ekoa, 1998ko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzkoa.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak honako hau onetsi duela:

FORU LEGEA, 1998KO EKITALDIRAKO NAFARROAKO AURREKONTU OROKORREI BURUZKOA

  1. TITULUA

    Kredituak eta horien aldaketak

  2. KAPITULUA

    Hasierako kredituak eta horien finantzaketa

    1. artikulua. Nafarroako Aurrekontu Orokorren eremua.

    Onetsi egin dira 1998ko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrak. Honako atalak dituzte:

    1. Parlamentuaren eta Kontuen Ganbararen Aurrekontuak.

    2. Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Aurrekontuak.

    3. Foru Komunitateko sozietate publikoen jarduketa, inbertsio eta finantzaketa programak, baita finantza egoerak ere.

    2. artikulua. Kreditu eta eskubide ekonomikoen kopurua.

    1. Aurreko artikuluan aipatutako Aurrekontuen Gastuen Egoeretan sartutako programak burutzeko, 318.344.986.000 pezetako kopuru bateratua duten kredituak onetsi dira.

    2. Aurreko artikuluan aipatutako Aurrekontuen Dirusarreren Egoeretan, aurrekontu ekitaldian ustez likidatuko diren eskubide ekonomikoen zenbatespenak agertzen dira, hain zuzen ere, 318.344.986.000 pezetako kopuru bateratua.

  3. KAPITULUA

    Aurrekontuetako kredituen aldaketa

    3. artikulua. Aurrekontuetako kredituen aldaketa. Aurrekontuetako kredituen aldaketak Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko 8/1988 Foru Legearen aginduei lotuko zaizkie, baldin eta Foru Lege honek aldatzen ez baditu. Aurrekoa gorabehera, ez dira aurrekontu aldaketatzat hartuko kontusailen arteko fondo mugimenduak, kontusail horietan helburu berbera duten kredituak baldin badira, Europako Batasunak eskatu duelako soilik bereizten direnak, gastuak nora doazen hobeto kontrolatu ahal izateko Europako Batasunak zati batean finantzatzen dituelako.

    4. artikulua. Kreditu gehikuntzak.

    Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko 8/1988 Foru Legeko 45. artikuluko a)tik f)ra bitarteko letretan aipatutako kredituez gain, 1998. urtean ondoko kredituek ere gehikuntzarik izaten ahal dute:

    1. Lehendakaritza eta Barne Departamentuko kontusailok:

    1. 04000-1709-1226 kontusaila, 20000 proiektua, "Epaiak betearaztea" izenekoa, epai horiek ezartzen duten kopuruan. Betearazte horrek I. kapitulu ekonomikoari ez dagokion gasturik ekartzen baldin badu, horretarako kontusail berarizkoa gaitzen ahal da; horrek ere izaera gehigarria izanen du. Kasu horren barnean egonen dira Nafarroako Administrazio Auzitegiaren ebazpenak, horien betearazte subsidiarioa Nafarroako Gobernuaren esku izatean fondo ekonomikoak egotea beharrezkoa gertatzen denean, baita Zerga Gaietarako Txosten eta Ebazpen Organoarenak eta Zerga Administrazioaren organo kudeatzailearenak ere, gastuen itzulketa eskatzen baldin bada, eta era berean, Ezinbesteko Desjabetzapenerako Probintzi Epaimahaiaren erabakiak ere, eta Nafarroako Foru Komunitateak ordaindu behar dituen FEOGA-Bermearen laguntzen kudeaketaren ondoriozko finantza-zuzenketak ere.

    2. 04000-1620-1226 kontusaila, 20000 proiektua, "1997ko K.P.I.arekiko aldentzearen ordainketen eguneratzea" izenekoa.

    3. 04000-1620-1226 kontusaila, 20000 proiektua, "1997rako aurreikusi den benetako K.P.I.arekiko aldentzearen ordainketa" izenekoa.

    4. 04300-1309-1221 kontusaila, 20000 proiektua, "Aldi baterako kontratuen bukaerako kalteordaina" izenekoa.

    5. 04300-1709-1226 kontusaila, 20000 proiektua, "Zerbitzuak aitortzeko Gizarte Segurantzarekiko hitzarmenaren aurreikuspena" izenekoa.

    6. 04120-1001-1226 kontusaila, 20002 proiektua, "Lehendakari-ohi eta kontseilari-ohiendako prestazioak" izenekoa.

    7. 04120-1239-1226 kontusaila, 20002 proiektua, "Funtzionarioen familia laguntza, osagarri berriak, itzultzeak, eszedentziak eta beste batzuk" izenekoa.

    8. 04120-1309-1226 kontusaila, 20002 proiektua, "Lan kotratupekoen familia laguntza, osagarri berriak, itzultzeak eszedentziak eta beste batzuk" izenekoa.

    9. 04120-1614-3141 kontusaila, 20002 proiektua, "Aldez aurretik jubilatzeagatik jaso beharreko kalteordaina, 259/1988 Foru Dekretua" izenekoa.

    10. 04120-1620-3136 kontusaila, 20002 proiektua, "Lan-istripuengatiko aldi baterako lan-ezintasunaren subsidioa ordaintzea" izenekoa.

    11. 04120-1700-1226 kontusaila, 20002 proiektua, "Kalteordaina. Derrigorrezko leku aldaketa, bizilekuaren aldaketa eta guzti" izenekoa.

    12. 04120-1620-3136 kontusaila, 20002 proiektua, "Lan-istripuengatiko kalteordaina" izenekoa.

    13. 04200-1620-3136 kontusaila, 20002 proiektua, "Osasun laguntza-erabilera berezia" izenekoa.

    14. 02400-4809-2211 kontusaila, 50002 proiektua, "Dirulaguntzak" izenekoa eta 02400-8319-2211 kontusaila, proiektu berekoa, "Maileguak" izenekoa.

      ñ) 02100-6021-2-2221 kontusaila, 51001 proiektua, "Tuterako komisaldegiko obrak" izenekoa.

      2. Ekonomi eta Ogasun Departamentuko hurrengo kontusailak:

    15. 11410-9500-6331 kontusaila, 12002 proiektua, "Osoko kreditua. 8/1988 Foru Legeko 39. artikulua" izenekoa.

    16. 11300-8500-6127 kontusaila, 14002 proiektua, "Alor publikoko akzioak erostea" izenekoa.

    17. 16003 proiektuan jasoak, hurrengo izena dutenak: "Enplegu eta ADAPT ekinbideetako proiektuetako ekintzen amaiera, 94-97 programazioko konpromisoak (Europako Gizarte Fondoa)".

    18. 11100-2269-9111 kontusaila, 30000 proiektukoa, "Transferentzia berriak eskuratzearen ondoriozko gastuak" izenekoa.

      3. Toki Administrazioko Departamentuko kontusailok:

    19. 21100-7600-9129 kontusaila, 11000 proiektua, "Toki enteen administrazio-berregituraketa prozesuak sustatzea".

    20. 21100-4600-9129 kontusaila, 11000 proiektua, "Toki Erakundeetako administrazio-berregituraketako prozesuak sustatzea" izenekoa.

    21. 21220-4600-9125 kontusaila, 12000 proiektua, "Toki entitateen arazoei aurre egiteko finantza-laguntzak".

    22. 21300-7600-9122 kontusaila, 13000 proiektua, "Azpiegituretan gertatu diren hondamenezko kalteendako laguntza bereziak".

    23. 21300-7600-4411 kontusaila, 13001 proiektua, "Ibaiak Arazteko eta Osasuntzeko Plan Zuzentzailea" izenekoa, behean aipatzen diren obrei 1998 urteko zatia ordaintzeko behar beste diruarekin; alegia, Herrilan, Garraio eta Ingurugiro Ministerioak eta Nafarroako Foru Komunitateko Toki Administrazioko Departamentuak izenpetu duten Hitzarmenean, Hiri Urbeltzak Saneatu eta Arazteko Plan Nazionaleko Jarduketei buruzkoan, diren obrak, Europako Batasuneko Kohesio Fondoen kontura finantzatzeko proiektuen arabera.

      4. Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko kontusailok:

    24. 31000-2269-4421 kontusaila, 30000 proiektua, "Ingurugiro-hezkuntzako jarduerak" izenekoa.

    25. 31100-2129-4421 kontusaila, 30000 proiektua, "Ingurugiro-kalitatea kontrolatzeko sarea mantentzea" izenekoa.

    26. 31100-7600-4421 kontusaila, 30000 proiektua, "Hiri-hondakinak balorizatzea" izenekoa.

    27. 31100-7709-3-4421 kontusaila, 30000 proiektua, "Elektrizitate-lerroak aldatzeko programa" izenekoa.

    28. 31200-2279-5331 kontusaila, 30000 proiektua, "Ingurugiro-hezkuntza eta jendeari arreta egitea" izenekoa.

    29. 31200-7600-5121 kontusaila, 30000 proiektua, "Ibaiak bideratzea eta defentsak jartzea" izenekoa.

    30. 30000 proiektuari dagokiona, "Oso kutsakorrak diren produktu fitosanitarioak ordezteko pizgarriak" izenekoa.

      5. Hezkuntza eta Kultura Departamentuko kontusailok:

    31. 41000-1239-2-4211 kontusaila, 00000 proiektua, "Zerbitzuen aitorpenerako, famili laguntzarako eta beste batzuetarako aurreikuspena" izenekoa.

    32. 41120-6001-4241 kontusaila, 10000 proiektua, "Nafarroako Unibertsitate Publikoarendako desjabetzapenak" izenekoa, desjabetutako lurrak itun bidez zehazten den prezioan ordaintzea bermatzeko adinako zenbatekoan.

    33. 10001 proiektuari dagokiona, "Gizarte-ekimeneko ikastetxeetako inbertsio programak" izenekoa.

    34. 41110-4600-4222 kontusaila, 10002 proiektua, "Eskola batasunen jarduera gastuetarako eta D.B.H.ko ikasleak eskolatzen diren udal eraikinendako dirulaguntza" izenekoa.

    35. 41110-4800-4251 kontusaila, 10002 proiektua, "Irakaskuntza ertain eta goi ikasketetarako beka eta laguntzak" izenekoa, beka deialdiaren baldintzak betetzen dituzten ikasle guztiek haien onura izan dezaten bermatzeko adinako zenbatekoan.

    36. 10002 proiektuari dagokiona, "Haur Hezkuntzako lehen zikloa ezartzea" izenekoa.

    37. 41110-2210-4552 kontusaila, 10004 proiektua, "Jantokiak" izenekoa.

    38. 41110-2230-4252 kontusaila, 10004 proiektua, "Eskola garraioa' izenekoa.

    39. 40300-2230-4224 kontusaila, 40000 proiektua, "Unibertsitate ikastetxeetarako garraioa" izenekoa.

    40. 40300-4800-4251 kontusaila, 40000 proiektua, "Prestakuntza eta Ikerketa eta Garapena (I+G) Planaren laguntzak" izenekoa.

    41. 43200-4811-4251 kontusaila, 60000 proiektua, "Eskualde ez-euskalduneko ikastolendako dirulaguntza berezia" izenekoa.

      6. Osasun Departamentuko kontusailok:

    42. 1241 ekonomi kodekoak, osasun arloko udal langile transferituen lansariak ordaintzeko direnak, Foru Administraziokoak izanik Toki Osasunaren zerbitzuan dauden eta Nafarroa Osasun Eskualdetan Banatzeari buruzko Foru Legea eta 11/1992 Foru Legea aplikatzearen ondorioz transferitzen diren funtzionarioen soldatak ordaintzeko behar den zenbatekoan.

    43. 53000-2269-5-4139 kontusaila, 12001 proiektua, "Lan-arriskuen prebentzioa sustatzea" izenekoa.

    44. 52000-1239-4112 kontusaila, 40000 proiektukoa, "Zerbitzuen aitorpen, famili laguntzaren gehikuntza, gradu, antzinatasun, osagarri berri, eszedentziatik itzultze eta beste batzuetarako aurreikuspena" izenekoa.

    45. 52000-1309-4112 kontusaila, 40000 proiektukoa, "Zerbitzuen aitorpen, antzinatasunaren gehikuntza, osagarri berri, eta abarretarako aurreikuspena" izenekoa.

    46. 40000 proiektuari dagokiona, "Kalitate kontrola kirofanoetako instalazioetan, airea kanporatzeko sistemetan eta anestesia tresnetan" izenekoa.

    47. 40000 proiektuari dagokiona, "Nafarroako Ongizate Institutuaren (NOI) eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren arteko osasun arloko koordinaziorako Programak, Ekimenak, Proiektuak eta Ekintzak" izenekoa.

    48. Botikak erosteko direnak, 2215 kode ekonomikoa dutenak, 41, 42, 43, 44, 45, 46, 47 eta 49 gastu-programetan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan.

    49. 52240-6020-4127 kontusaila, 43000 proiektua, "Plan zuzentzaileko obrak" izenekoa.

    50. 52300-4809-4122 kontusaila, 47000 proiektua, "Botika prestazioak"...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR