22/1996 FORU LEGEA, abenduaren 4koa, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari kreditu-osagarri bat emateari buruzkoa.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARI NAIZEN HONEK

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak honako hau onetsi duela:

FORU LEGEA, INGURUGIRO, LURRALDEAREN ANTOLAMENDU ETA ETXEBIZITZA DEPARTAMENTUARI KREDITU-OSAGARRI BAT EMATEARI BURUZKOA

Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan agerian geratu da aurrekontu dotazioa handitu beharra etxebizitza arloko hainbat dirulaguntza eta laguntza mota finantzatzeko.

Horren ondorioz, behar horiei erantzun ahal izateko egoki den kreditu-osagarri bat eman da, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko abenduaren 26ko 8/1988 Foru Legeko 44. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

  1. artikulua. 500.000.000 pezetako kreditu-osagarri bat eman da Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren beharrei erantzuteko. Osagarri hori aplikatuko zaio 1996ko Aurrekontuan "Etxebizitzen sustatzaile, erosle eta erabiltzaileendako dirulaguntza eta sorospenak. Foru Programa" izena duen 32220-7800-4312 gastu-kontusailari, 20000 proiektuari, 99001-7 lerroari.

  2. artikulua. Kreditu-osagarri honen finantzaketa "Aurreko ekitaldietako superabitaren aplikazioa" deritzon 11400-8700...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR