131/2012 FORU AGINDUA, abenduaren 19koa, oinarrizko osasun laguntzako osasun zentroen eta etengabeko eta larrialdiko laguntzarako puntuen ordutegia eta funtzionamendua eta etengabeko eta larrialdiko laguntzaren modalitateak onesten dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onesten dituen uztailaren 18ko 62/2012 Foru Dekretuak ezartzen du Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendaritzak duela asistentzia maila horren jarduera guztien garapena zuzentzeko eskumena. Jarduera horietako bat da laguntza arruntari nahiz etengabeko eta larrialdiko laguntzari lotutako langileak eta baliabideak kudeatzea.

Oinarrizko osasun laguntza osasun sistemaren oinarrizko eta hasierako maila da eta pazienteari bizitza osoan ematen zaion laguntzaren jarraitutasuna bermatzen du. Sistemara sartzeko atea izateak ahalbidetzen dio kasuak kudeatu eta koordinatzea eta fluxuak bideratzea.

Oinarrizko osasun laguntzaren egungo ereduak, sortu zenetik, bereizgarri izan zituen osasunaren ikuspegi integrala eta etengabeko laguntza jarraitua egiazki ematen dela bermatzeko gura. Horregatik, 80ko urteen bukaeran erreforma hasi zenean, larrialdiko eta etengabeko laguntza, ohiko lanorduetatik kanpokoa, osasun etxe bakoitzak hartzea nahi izan zen, zainketen jarraitutasuna bermatzeko, hain zuzen ere.

Oinarrizko osasun laguntzaren egungo antolakuntzaren ondorioz, larrialdi zerbitzuek ematen dute etengabeko laguntza. Alabaina, nagusiki, Oinarrizko Osasun Laguntzako Taldeek eman beharko lukete laguntza hori.

2008ko martxoaren 13ko Erabakiaren bidez, osasun administrazioak eta sindikatuek landa eremuko oinarrizko osasun laguntzako laguntza jarraituaren eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen lan baldintzen gainean sinatutako ituna onetsi zen.

Erabaki horren ondorioz landa eremuko larrialdi zerbitzuak sortu ziren, etengabeko eta larrialdiko laguntza etengabeko laguntzarako puntuetan eman dadin. Landa eremuko larrialdi zerbitzuetan Oinarrizko Osasun Laguntzako Taldeetako laguntzako medikuak eta OLT/EUDak sartu ziren. Izen berria eman zieten: LZA-ko medikua eta OLT/EUDa, hurrenez hurren.

Azken hamarkadan ospitalez kanpoko larrialdiak nabarmenki handitu dira, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak bultzatu duelako modalitate hori. Sustatze horren ondorioz, ospitaleetako larrialdien kopuruari eutsi izan zaio. Baina, gainera, oinarrizko osasun laguntzaren jarduerak ere gora egin du nabarmenki.

Populazioa zahartzen ari da eta, ondorioz, osasun zerbitzuetara joaten diren pazienteen tipologia ere aldatzen ari da. Orain, gaixotasun kronikoa duten pazienteen proportzioa handiagoa da. Hala ere, gure osasun sistemaren eredua sortu zenean, arlo horretako premia gehienek espezializazio handiko zainketekin eta gaixo akutuekin zuten zerikusia, eta sistema ez da egokitu gizarte egoera berrira.

Bestetik, egungo sistemak badu hobetzeko tartea, eraginkortasunari eta eragimenari dagokienez. Laguntza arrunta hobetzeko premia ikusi da, Hobekuntza Plana hedatuz eta asistentzia maila horretako profesionalei erabakitzeko ahalmen handiagoa emanez. Orobat, etengabeko laguntzaren hobekuntza planteatu da, esparru horretako pazienteen premiei egokiro erantzuteko, baita larrialdiko laguntzaren zerbitzuena ere, laguntza premiei eragimenez eta kalitate handiagoz erantzuteko.

Alde horretatik, Oinarrizko Osasun Laguntzaren Hobekuntza Planak Oinarrizko Osasun Laguntzako Taldeen barne berrantolakuntza aurreikusi du, baita eskariaren kudeaketa ere, kasu bakoitzari profesional egokiak kasu egin diezaion. Plana hainbat osasun eskualde oinarrizkotan ezarri da, eta aurreikusi da gainerakoetan ere ezartzea. Aldaketa horiek antolakuntza berriaren parte dira, asistentzia mailen arteko integrazioa bermatzeko. Hobetu beharreko lehentasunezko eremuen artean da osasun etxeen eta kontsultategien ohiko ordutegia, pazienteek zerbitzuan antzematen duten kalitatean eragina baitu.

Deskribatu den ekintza programa osatzeko, beharrezkoa da etengabeko eta larrialdiko laguntza antolatzea. Horixe da foru dekretu hau onesteko arrazoia.

Pazientea sistemaren erdian jartzeko, egokiena da ohiko ordutegitik kanpoko laguntza erreferentziako profesionalek ematea edo, behintzat, oinarrizko osasun laguntzako kasuan kasuko taldeak, ahal den heinean. Horretarako, kasu batzuetan beharrezkoa da osasun etxeen funtzionamendu ordutegia luzatzea eta, beste kasu batzuetan, haiek eskaintzen duten asistentzia dibertsifikatzea. Horren ondorioz, larrialdi zerbitzuak berrantolatuko dira eta Oinarrizko Osasun Laguntzako Taldeekin duten koordinazioa hobetuko da.

Foru dekretu honek aginduzko negoziazioa izan du Osasun Departamentuari atxikitako erakunde autonomoen Negoziazio Mahai Sektorialean.

Horiek horrela, Osasuneko kontseilariak proposatuta, eta Nafarroako Gobernuak 2012ko abenduaren 19an egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. KAPITULUA

    Xedapen orokorrak

    1. artikulua. Foru dekretuaren xedea.

      Foru dekretu honen xedea da oinarrizko osasun laguntzako osasun zentroen eta etengabeko eta larrialdiko laguntzarako puntuen ordutegia eta funtzionamendua arautzea. Orobat, etengabeko eta larrialdiko laguntzarako puntuak eta etengabeko eta larrialdiko laguntzaren modalitateak ezartzen dira.

    2. artikulua. Definizioak eta kontzeptuak.

    3. Etengabeko laguntzatzat hartzen da jarraipen berezia behar duten prozesuen laguntza, baita egunean bertan laguntza behar duten prozesuena ere, berez larrialdikotzat sailkatu ezin arren.

      Etengabeko laguntza berez oinarrizko osasun laguntzari dagokio eta, horregatik, asistentzia maila horretako profesional guztiek bermatuko dute, zehazten den modalitatean.

    4. Larrialdiko laguntzatzat hartzen da edozein toki edo jardueratan, hainbat arrazoirengatik, ustekabean agertzen den egoera bati erantzuna ematen diona, larritasuna edozein dela ere, osasun laguntza azkar eta eraginkorra beharrezkoa izanik.

    5. Foru dekretu honetan jasotzen den asistentzia jarduera Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendaritzak ezartzen dituen helburu eta jarraibideekin bat gauzatuko da, Oinarrizko Osasun Laguntzaren Hobekuntza Plana eta beste plan eta agiri tekniko batzuk garatuz.

    6. artikulua. Oinarrizko Osasun Laguntzako Taldeetako langileak.

    7. Oinarrizko Osasun Laguntzako Taldeetako langileen ohiko lanaldia 08:00etatik 15:30era edo 12:30etik 20:00etara izanen da, astelehenetik ostiralera bitarte.

    8. Oinarrizko Osasun Laguntzako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR