33/2012 FORU DEKRETUA, uztailaren 2koa, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Ekainaren 22ko 11/2012 Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezarri zen, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 30.7 artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz.

Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuaren oinarrizko egitura ezarri beharrez, beharrezkoa da dagokion foru dekretua onestea.

Horiek horrela, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2012ko uztailaren 2an egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra. Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuaren oinarrizko egitura.

Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuak, bere titularraren zuzendaritzapean, honako organo hauek izanen ditu bere oinarrizko egituran:

  1. Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusia.

  2. Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusia.

  3. Erakunde Harremanetako Zuzendaritza Nagusia.

  4. Komunikazio Zuzendaritza Nagusia-Nafarroako Gobernuaren Eledunaren Bulegoa.

  5. Nafarroako Gobernuaren Madrilgo Ordezkaritza-Zuzendaritza Nagusia.

  6. Idazkaritza Tekniko Nagusia.

Xedapen indargabetzaile bakarra.-Arauak indargabetzea.

Indarrik gabe gelditzen dira Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen uztailaren 5eko 60/2011 Foru Dekretua eta foru dekretu honetan...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR