124/2011 FORU AGINDUA, abuztuaren 2koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, 'Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko ikasleen nazioarteko mugikortasunerako laguntzen 2011-2012 ikasturteko deialdia' egiten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Arte Ikasketen Ataleko buruak txosten bat aurkeztu du, eta bertan proposatu du onets eta argitara dadila "Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko ikasleen nazioarteko mugikortasunerako laguntzen 2011-2012 ikasturteko deialdia".

Azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritakoa kontuan harturik.

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 artikuluan emandako ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. "Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko ikasleen nazioarteko mugikortasunerako laguntzen 2011-2012 ikasturteko deialdia", ebazpen honen eranskinean ageri dena, onestea.

  2. 3.600 euroko gehieneko gastua onestea, Nafarroako 2011ko Aurrekontu Orokorren "Musikako irakasleen eta ikasleen hobekuntzarako laguntzak" izeneko 430001 43010 4809 322500 kontu-sailaren kargura.

  3. Foru agindu hau eta dagokion eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

  4. Foru agindu hau eta eranskina igortzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, Aurrekontu eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalari, Arte Ikasketen Atalari, Musikaren Hiria Kudeatu eta Koordinatzeko Atalari eta Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioari, behar diren ondorioak izan ditzaten.

  5. Foru agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

    Iruñean, 2011ko abuztuaren 2an.-Hezkuntzako kontseilaria, José Iribas Sánchez de Boado.

    ERANSKINA

    NAFARROAKO GOI MAILAKO MUSIKA KONTSERBATORIOKO IKASLEEN NAZIOARTEKO MUGIKORTASUNERAKO LAGUNTZEN 2011-2012 IKASTURTEKO DEIALDIA

    Oinarriak

  6. Xedea.

    Deialdi honetako laguntzek Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan gaur egun goi mailako ikasketak egiten ari diren ikasleen nazioarteko mugikortasuna bultzatzen dute, eta mugikortasun programetan parte hartzeagatik jasotzen dituzten laguntzak osatzen dituzte. Laguntzen xedea da Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko musikarien gaitasunak hobetzen eta trebetasunak garatzen laguntzea, horretarako diru ekarpen bat eginez, onuradunek halako programetan parte hartzeagatik izaten duten gastua murrizteko.

  7. Laguntzen izaera.

    Laguntzak onuradunei ordainduko zaizkie zuzenean.

    Laguntza hauek ez dute zerikusirik Europako Hezkuntza Programen erakunde autonomoak eta Hezkuntza Ministerioak ematen dituztenekin, ez eta beste erakunde zein entitate publiko edo pribatu batzuek ematen ahal dituztenekin ere.

  8. ...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR