40/2009 FORU AGINDUA, apirilaren 21ekoa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazioko kontseilariak emana, 'Alfaro-Tudela-Zaragoza N-232 errepideko 83+450 k.p.an erdiko lerro bat egiteko proiektua' behin-behinekoz onetsi eta jendaurrean paratzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Herri Lanetako zuzendari nagusiak uztailaren 29an emadako 864/2008 Ebazpenaren bitartez Cintec, S.L. enpresari "Alfaro-Tudela-Zaragoza N-232 errepideko 83+450 k.p.an erdiko lerro bat egiteko" proiektuaren erredakzio lanak esleitu zitzaizkion.

Zainketa Zerbitzuak informatu du Alfaro-Tudel-Zaragoza N-232 errepideko 83+450 k.p.an biribilgune ireki bat dagoela industrialde batean sartzeko biraketa egiteko balio duena. Industrialdean badira garraiolari elkarte baten gasolindegi bat, agregakinak ekoizteko legar-hobi bat, aglomeratu planta bat, hotel-jatetxe bat, ibilgailu asko erakartzen dituena, eta ibilgailu kopuru handia sorrarazten duten beste establezimendu batzuk. Ibilgailu horiek ezkerrera biratzeko erabiltzen dute biribilgunea, alderdian sartu zein bertatik ateratzeko.

Bestalde, N-232 errepideak Nafarroako errepideen sareko eguneko batez besteko intentsitaterik altuenetakoa du. Errepide horretan 16.904 ibilgailu ibiltzen ohi dira, horietarik %41,9 ibilgailu astunak.

Ibilgailu trafiko handi horrek zailtzen du errepidea gurutzatzea eta ibilgailu fluxuaren puntako orduetan bereziki arriskutsu suertatzen da. Hortaz, istripuak maiz gertatu dira puntu horretan, zenbaitetan, azken bi urteetakoetan kasu, hildakoak eraginez.

Errepideko bi lerroak ez gurutzatzeko, ezkerreko biraketak egiteko erdiko lerro bat eraikitzea proiektatu da. Bertan, biraketa egiten duten ibilgailuek alderdian sartzeko edo bertatik ateratzeko lerro bakarra gurutzatu beharko dute.

Erdiko lerroak dezelerazio bide bat du, Tutera-Zaragozatik heldu diren eta zerbitzu gunean sartu nahi duten ibilgailuetarako, eta azelerazio bide bat, alderditik atera eta Logroñoko norabidean errepidean sartzen direnetarako. Era berean, eskuineko biraketetarako azelerazio eta dezelerazio lerroak proiektatu dira, ahalik eta luzeen, gasolindegi eta autopistaren artean dagoen lur erabilgarriaren arabera.

Proiektuak segurtasun eta osasun arloko azterlana, eta lanek ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda biltzen ditu.

Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legearen 20. artikuluko 2. eta 3. idatz-zatietan xedatutakoarekin bat, bidezkoa da eraikuntza proiektua behin-behinekoz onetsi eta jendaurrean paratzea, bai proiektuaren eduki teknikoari bai desjabetu ahal izateko lurrak okupatu beharrari dagokienez.

Horrenbestez, Zainketa Zerbitzuak jakinarazi eta proposatu duenarekin bat eta Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR