18/2010 FORU DEKRETUA, martxoaren 29koa, Nafarroako Foru Komunitateko Ikerketa Klinikorako Batzorde Etikoa sortu zuen urriaren 4ko 308/1993 Foru Dekretua aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Ikerketa Klinikorako Batzorde Etikoa urriaren 4ko 308/1993 Foru Dekretuaren bidez sortu zen, Nafarroako Foru Komunitatean ikerketa klinikoaren fasean dauden medikamentu edo produktuekin egiten diren saiakuntza kliniko guztien ebaluazioa garatzeko. Geroago, Osasun Departamentuaren eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egituran Osasun Zientzien arloko irakaskuntzarekin eta ikerketarekin loturik gertatutako aldaketak direla eta, batzordearen osaketa aldatu zen, ekainaren 24ko 252/1996 Foru Dekretuaren bidez.

Nafarroako Gobernuaren Ikerketa Biomedikorako Plan Estrategikoa 2007ko urriaren 17an aurkeztu zen. Plan horrek bi asmo ditu. Alde batetik, herritarren artean prebalentzia berezia duten gaixotasun batzuen gainean (hala nola, bihotz-hodietakoak, onkologikoak, digestio aparatukoak, nerbio sistemakoak, burukoak eta arnas aparatukoak) ikerketa sustatzea eta Foru Komunitateko I + Gn teknologia eta jakintza arloko kapitala handitzea, arlo hauetan: genetikan, bioingeniaritzan, nanoteknologian, telemedikuntzan, ikerketa farmazeutikoan, epidemiologian eta osasun publikoan eta oinarrizko osasun arretan.

Plan Estrategikoan xedatutakoa garatzeko, eta Miguel Servet Fundazioak Foru Komunitateko Osasun Administrazioari eman behar dion sostengu zientifiko eta teknikoaren esparruan, egokitzat hartu zen Nafarroako Foru Komunitateko osasun sistema publikoaren ikerketa biomedikoaren plangintza, kudeaketa eta jakintza transferentzia fundazio horretan zentralizatzea, departamentuko titularrak zuzendurik eta Osasun Zuzendaritza Nagusiak gainbegiraturik. Abenduaren 22ko 126/2008 Foru Dekretuaren bidez hainbat aldaketa egin ziren Osasun Departamentuaren egitura organikoan, otsailaren 24ko 45/2005 Foru Dekretuaren bidez onetsitakoan. Geroago, Nafarroako Gobernuak, 2009ko otsailaren 23an hartutako Erabakiaren bidez, "Miguel Servet" Fundazioaren estatutuen aldaketa onetsi zuen.

Egindako aldaketak direla eta, komeni da batzorde horren osaketa eta funtzionamenduaren alderdi bat edo beste aldatzea, eta zehaztea Miguel Servet Fundazioarekin duen lotura.

Horiek horrela, Osasuneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2010eko martxoaren 29ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra. Nafarroako Foru Komunitateko Ikerketa Klinikorako Etika Batzordea sortu zuen urriaren 4ko 308/1993 Foru Dekretuaren 4. eta 5. artikuluak aldatzea.

Bat.-Hona hemen 4. artikuluaren testu berria:

4. artikulua.

1. Foru Komunitateko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR