574/2008 FORU AGINDUA, urriaren 31koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, 'Prado de Iratxe' lur eremuko ardoen babes mailaren aitorpena onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

2008ko apirilaren 1ean, Bodegas Irache, S.L.k "Prado de Iratxe" lur eremuko ardoen babes mailaren aitorpena eskatu zuen.

Espedientea, osatu eta gero, jendaurrean egon da hilabetez, 2008ko 114. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, irailaren 17koan, argitaratuz, Mahastizaintza eta Ardogintza arautzeari buruzko abenduaren 5eko 16/2005 Foru Legearen 24.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz. Epe horretan ez da alegaziorik jaso.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak eta Mahastizaintza eta Ardogintza arautzeari buruzko abenduaren 5eko 16/2005 Foru Legearen 24. artikuluak ematen dizkidaten eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. "Prado de Iratxe" lur eremuko ardoen babes mailaren aitorpena onestea, bai eta I. eranskinean ageri den araudia ere.

  2. Foru agindu hau jakinaraztea Bodegas Irache, S.L.ri, Nafarroa Jatorrizko Deituraren Kontseiluari eta Nafarroako Mahastizaintza eta Enologia Zentroari, behar diren ondorioak izan ditzan.

  3. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

  4. Foru agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Foru agindu honen kontra administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, jakinarazi eta bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2008ko urriaren 31n.-Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Begoña Sanzberro Iturriria.

  1. ERANSKINA

"Prado de Iratxe" lur eremuko ardoak ekoizten dituen eskualdean egiten diren kalitateko ardoen ekoizpenari buruzko araudia

Aipamen horren barrenean sartzen ahal diren ardo motak edo

kategoriak

Ardo beltzak

Erabiliko den adierazpen geografikoaren izena

"Prado de Iratxe" lur eremuko ardoak

Horren barnean sartzen den eremu geografiko zehatza

"Prado de Iratxe" lur eremuko mahastiaren azalera 16,58 hektareakoa da eta hainbat lurzatitan banatzen da. Horiek guztiak Aiegiko udal mugapearen barruan eta upategitik mila metrora baino gutxiagora daude; errepide nazionalak eta auzobideak bereizten dituzte eta multzo bakarra osatzen dute guztien artean. Lurzatien katastroko datuak III. eranskinean ageri dira.

...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR