995/2012 FORU AGINDUA, azaroaren 26koa, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak emana, Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Laneko kontseilariaren 2001eko apirilaren 6ko Foru Agindua indargabetzen duena. Foru agindu hura Sasoikako Nekazarien Planean aipatzen diren jarduerak egiten dituzten nekazari batasunei laguntzak ematekoa zen.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Laneko kontseilariaren 2001eko apirilaren 6ko Foru Aginduaren bidez oinarri arautzaileak ezarri ziren Sasoikako Nekazarien Planean aipatzen diren jarduerak egiten dituzten nekazari batasunei laguntzak emateko. Foru agindu haren helburua zen nekazaritza jarduera sustatzea arlo horretan detektatzen ziren behar berrietan, oraindik beterik ez dauden beharretan; halaber, bultzatu nahi zen nekazaritzako produktuak biltzeko kanpainetan sasoiko langileen kontratazioa legearen araberakoa izan zedila.

Laguntza haiek arautzeko inguruabarrak aldatu dira, eta, horrenbestez, egokitzat jotzen da laguntzak emateko irizpideak gaurkotzea, kontuan hartuz zein den egoera berria ekonomian, gizartean eta lanaren arloan. Horretaz gain, aintzat hartuz Europar Batasuneko eta Estatuko enplegurako politikako aktiboak koordinatzeko estrategia, komenigarritzat jotzen da laguntza hauen araubidea berrikustea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Indarrik gabe uztea...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR