195/2009 FORU AGINDUA, apirilaren 16koa, Berrikuntza, Enpresa eta Enpleguko kontseilariak emana, industria inbertsiorako laguntzen esparruan energia berriztagarrien iturriak aprobetxatzeko diru-laguntza jaso dezaketen jarduerak zehazten dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Berrikuntza, Enpresa eta Enpleguko kontseilariak, ekainaren 26ko 207/2008 Foru Aginduaren bidez, industria inbertsiorako laguntzen esparruan energia berriztagarrien iturriak aprobetxatzeko diru-laguntza jaso dezaketen jarduerak zehaztu zituen.

Arau aldaketa berrien eta gaur egungo abagune ekonomikoaren ondorioz energia berriztagarrien arloko sektore batzuen jarduera urriak ikusirik, beste foru agindu bat onestea egokitzat jo da, 2010. urte arteko Nafarroako Energia Planean eta 2005-2010 Espainiako Energia Berriztagarrien Planean ezarririko helburu energetikoak lortzeko interes handienekotzat jotzen diren energia berriztagarriak bultzatzearren.

Foru agindu berri honetan industria inbertsiorako laguntzen esparruan energia berriztagarrien iturriak aprobetxatzeko diru-laguntza jaso dezaketen beste jarduera batzuk biltzen dira. Adibidez, hirietako eraikin edo inguruneetan kokaturiko energia fotovoltaikoa eta minielikoa eta energia minihidraulikoa, azken urteetan geldirik egon dena.

Horrenbestez, eta Nafarroako Gobernuari etaLehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 g) artikuluak xedatzen duenarekin bat,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.-Industria inbertsiorako laguntzen esparruan energia berriztagarrien iturriak aprobetxatzeko diru-laguntza jaso dezaketen jarduerak.

  1. Arautegi horretan eskatzen diren betebeharrak betetzen dituzten enpresak izaten ahalko dira arlo horretan eskumena duen departamentuak arauturiko inbertsio industrialerako laguntzen onuradunak, energia berriztagarrien aprobetxamenduko jarduera hauetan badihardute:

    1. Energia termikoaren ekoizpena, erregai gisa biomasa erabiliz.

    2. Biomasaren tratamendua aprobetxamendu termikorako.

      Kontzeptu horren baitan sartzen dira instalazio termikoetan erregai gisa erabiltzeko biomasari azken propietateak (granulometria, dentsitatea, hezetasuna, etab.) emanen dizkioten instalazioez gain, biomasa jasotzeko eta garraio kostua merketzeko biomasa landan tratatzeko berariazko makinetan gauzatzen diren inbertsioak. Ez dira diru-laguntzen xede izanen fardo-makinak, birringailuak eta berariaz energia lortzeko biomasa ekoizteko erabiltzen ez den beste edozein elementu.

    3. Energia termiko edo elektrikoaren ekoizpena, hondakin biodegradagarrietatik abiatuta, prozesu biologikoak (digestio anaerobikoa bezalakoak) edo termokimikoak (gasifikazioa edo pirolisia bezalakoak) erabilita ekoiztutako biogasaren aprobetxamendu energetikoaren bidez.

    4. Bigarren belaunaldiko bioerregaien ekoizpena...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR