41/2009 FORU AGINDUA, martxoaren 25ekoa, Osasuneko kontseilariak emana, 'Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Ikerketarako Biobankoa' izeneko fitxategi informatizatua sortzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Ikerketa Biomedikoaren Zentroko zuzendaritzak egindako txostenean adierazi du Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko ikerketarako biobankoa izeneko fitxategi informatizatu bat sortu beharra dagoela. Fitxategi horretan ikerketarako lagin biologikoak ematen dituzten pazienteen datuak jasoko dira.

Uztailaren 26ko 143/1994 Foru Dekretuak Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako organoen mendeko fitxategi informatizatuak, datu pertsonalak biltzen dituztenak, arautzen ditu.

143/1994 Foru Dekretuaren 2. artikuluak xedatzen du fitxategien ezaugarriak aldatzea eta bertan behera uztea, eta fitxategiak sortzea ere, fitxategiaren ardura duen unitatea zer departamenturen mende edo zer departamenturi atxikirik egon, hango kontseilariaren foru aginduaren bidez eginen dela.

Ikerketa Biomedikoaren Zentroko Zuzendaritzak egindako txostenarekin bat, Laguntza Espezializatuko Zuzendaritzak adierazi du ados dagoela "Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Ikerketarako Biobankoa" izeneko fitxategi informatizatua sortzearekin.

Horrenbestez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Ikerketa Biomedikoaren Zentroko Zuzendaritzak egindako proposamenarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak emandako eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. "Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Ikerketarako Biobankoa" izeneko fitxategi informatizatua sortzea, uztailaren 26ko 143/1994 Foru Dekretuaren 2. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

  2. Fitxategi informatizatuak ezaugarri hauek ditu:

    1. Aurreikusitako xedea eta erabilera:

      Biltzen diren lagin biologikoak eta ikerketa biomedikorako ematen diren ehunei buruzko datuak jaso, antolatu eta kudeatzea.

    2. Ukitutako pertsonak eta taldeak:

      Fitxategian eritasun onkologikoak eta neurologikoak (neurodegeneratiboak eta psikiatrikoak) dituzten erien datuak eta ikerketarako ehunen emaile izan nahi duten gizon-emakume osasuntsuen (kontrola) datuak jasoko dira.

      Orobat, erien legezko ordezkarien datuak jasoko dira.

    3. Datuak biltzeko prozedura.

      Datuak organo-emaileak berak edo haren legezko ordezkariak, administrazio publikoek eta entitate pribatuek ematen duten informaziotik abiatuta jasoko dira. Horretarako, aldez aurreko baimena beharko da.

    4. Fitxategiaren oinarrizko egitura eta bertan sartuko diren datu pertsonalak.

      -Babes berezia duten datuak:

      Osasun arloko datuak:-Identifikazio datuak:

      ...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR