97/2012 FORU AGINDUA, irailaren 17koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, uztailaren 12ko 110/2011 Foru Agindua aldatzen duena. Agindu horren bidez ikastetxeetan ingelesez ikasteko programen oinarrizko alderdiak arautu ziren.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Hezkuntzako kontseilariaren uztailaren 12ko 110/2011 Foru Aginduaren bidez (161. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 16koa), ingelesez ikasteko programen oinarrizko alderdiak arautu ziren. Programa horiek ikaskuntzan gutxienez bi hizkuntza konbinatzen dituzte. Ikaskuntza modalitate horrek hezkuntzaren eta estrategiaren aldetik duen interesa ikusita, Hezkuntza Departamentuak aurreikusi du hurrengo ikasturteetan eskaintza hau ikastetxe gehiagotara zabaltzea.

Horregatik, egokitzat jo da ingelesez ikasteko programak beste ikastetxe batzuetan baimentzeko prozedura sinplifikatzea. Horrenbestez, aipatutako foru agindua aldatuko da, ez dadin nahitaezkoa izan baimen hori erregelamenduarekin bat egitea.

Bestalde, irakaskuntza taldeen funtzionamendua eta lidergo pedagogikoa hobetzeko, beharrezkotzat jotzen da irudi berri bat: programaren koordinatzailea. Halaber, arauketa berri bat behar da ikasketaburutza albokorako.

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 g) artikuluan emandako ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra. Uztailaren 12ko 110/2011 Foru Agindua aldatzea. Agindu horren bidez ingelesez ikasteko programen oinarrizko alderdiak arautu ziren.

  1. -Uztailaren 12ko 110/2011 Foru Agindua aldatzen da. Agindu horren bidez ingelesez ikasteko programen oinarrizko alderdiak arautu ziren. Honela geldituko da:

  2. artikulua. Xedea eta aplikazio eremua.

  3. Foru agindu honen xedea da ingelesez ikasteko programen oinarrizko alderdiak arautzea.

  4. Foru agindu honen aplikazio eremua 1. eranskinean ageri diren ikastetxeak dira, eta Hezkuntza Departamentuak, ingelesa ikasteko programak ezartzeko ebazpen administratiboaren bidez, baimentzen dituen gainerakoak.

  5. -Uztailaren 12ko 110/2011 Foru Aginduaren 7. artikulua aldatzen da. Agindu horren bidez ingelesez ikasteko programen oinarrizko alderdiak arautu ziren. Honela geldituko da:

  6. artikulua. Koordinazioa.

  7. Ikasle talde batean esku hartzen duen irakasle taldeak bere jarduketa koordinatu beharko du, eta edukiei eta prozedurei buruzko erabaki adostuak hartu beharko ditu.

  8. Ikastetxeek irakasle tutoreen eta tutore laguntzaileen koordinazioko asteko saioak ezarriko dituzte. Horien artean talde eta maila koordinazioko saioak eginen dira nahitaez.

  9. Gainera, eta plantillaren aukerek, atzemandako beharrek eta programaren ezarpen mailak eskatutako maiztasunez, ikastetxeek beste espezialitate, arlo eta hizkuntza batzuen koordinazioa erraztuko dute.

  10. Ezartzen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR