16/1997 FORU LEGEA, abenduaren 2koa, 'Iruñeko Hiriaren Hiriburutza Agiria' ezarri eta, horren ondorioz, Udalari finantzazio araubide arruntean osagarri berezi bat ematen diona.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak honako hau onetsi duela

FORU LEGEA, "IRUÑEKO HIRIAREN HIRIBURUTZA AGIRIA" EZARRI ETA, HORREN ONDORIOZ, UDALARI FINANTZAZIO ARAUBIDE ARRUNTEAN OSAGARRI BEREZI BAT EMATEN DIONA

ZIOEN ADIERAZPENA

1978ko Konstituzioak 140. artikuluan udalerrien autonomia aitortzen du eta 142. artikuluan ezartzen legeek toki korporazioei esleitzen dizkieten eginkizunak aurrera eramateko behar diren baliabideak toki ogasunen esku jarri behar direla.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen bidez toki entitateen finantzaziorako araubide orokorra ezarri da, Foru Komunitateko Administraziotik egiten diren baliabideen esleipenetan zuzentasun eta proportzionaltasunaren printzipio nagusiak zehazteko parametroen ezberdintasun kuantitatiboen arabera finkatua dagoena.

Iruñeko hiria, Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 8. artikuluan xedatutakoaren arabera, Nafarroako Foru Komunitateko hiriburua denez, bertako Udalak berezitasun kualitatibo bat bereganatu du gainerako toki entitateen aldean, hiriko zerbitzu asko eta asko bertako biztanleek ezezik, egitatezko beste biztanle askok ere eskatu eta erabiltzen dituztelako: Iruñerria deitu eremu zabal horretako eta are Nafarroako beste tokietako biztanle mugikorrek eta bertako erroldan inskribaturik ez dauden egoiliarrek, Foru Komunitateko Administrazioak eta Estatuko Administrazioak Iruñean, Foru Komunitateko hiriburua izateagatik hain zuzen, dituzten zerbitzu publiko handi horiek erabiltzera hiriburura noizbehinka edo aldiro etortzen baitira.

Udalaren zerbitzu publikoek eskari gehigarri horri erantzuna eman beharraren ondorioz, Hiriko zenbait zerbitzu eta azpiegitura nabarmen handitu behar izan dira eta, horrenbestez, udal aurrekontuen konturako gastuak ere igo dira. Alabaina, toki entitate honek ezin du bere erabiltzaile errealen gaineko per capita gastu gehigarri hori Toki Ogasunei buruzko Foru Legean bildutako finantzazio sistema arruntaren bidez erasan, ez dirusarrera berekien bidez, ez eta Toki Ogasunek Parte Hartzeko Fondoaren transferentzia arrunten bidez ere, erabiltzaile horiek ez baitaude Iruñeko biztanleen erroldan.

Finantzazioan gertatu diren desoreka horiei dagokienez, Iruñeko Udalari tratamendu berezia eman zaio, Toki Ogasunen saneamendurako Nafarroako Gobernuaren kooperazio...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR