29/2013 FORU LEGEA, irailaren 25ekoa, Saltoki Handietarako Zerga bat Sortzeko azaroaren 27ko 23/2001 Foru Legearen 3. artikulua aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, SALTOKI HANDIETARAKO ZERGA BAT SORTZEKO AZAROAREN 27KO 23/2001 FORU LEGEAREN 3. ARTIKULUA ALDATZEN DUENA.

ZIOEN AZALPENA

Saltoki Handietarako Zerga bat Sortzeko azaroaren 27ko 23/2001 Foru Legeak ibilaldi gorabeheratsua izan zuen: Nafarroako Parlamentuak onetsi ondoren, José María Aznar lehendakari zuen gobernu espainiarrak errekurritu egin zuen, eta horren ondorioz hamar urte baino gehiago atzeratu da legearen aplikazioa. Hori horrela, 3. artikuluaren testua doitzeko beharra ikusi da, bermatu egin behar baita ezen zerga horren bidez biltzen dena modu eraginkorrean eta zuzenean erabiliko dela gure herrietako merkataritza garatzea eta mantentzea helburu duten programak aurrera eramateko, bereziki denda txikiek jaso baitute krisiaren kolpea, eta zuzenean eragiten baitie saltoki handien ugaltzeak.

Artikulu bakarra.–Saltoki Handietarako Zerga bat Sortzeko azaroaren 27ko 23/2001 Foru Legearen 3. artikulua aldatzen da. Honela gelditzen da:

“3. artikulua. Diru-sarreren lotura.

Zerga honen bidez lorturiko diru-sarrerak lotuta geldituko dira hirietako erdiguneetako hirugarren sektoreko jarduerak lehengoratzea eta indartzea helburu dituzten jarduketa-programak prestatzera eta aurrera eramatera”.

Azken xedapenetan lehena.–Legedian egin beharreko aldaketa.

Nafarroako Gobernuak, hiru hilabeteko epean, legediaren aldaketa bat aurkeztuko du, halako moduz non ziurtatuko den saltoki handien gaineko zergak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR