19/2010 FORU AGINDUA, otsailaren 25ekoa, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismoko kontseilariak emana, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuaren egitura organikoa garatzen duena eta osatzen duten bulegoen funtzioak ezartzen dituena.
Sección | I. Nafarroako Foru Komunitatea |
Irailaren 3ko 126/2007 Foru Dekretuaren bidez, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen.
Departamentuaren bulegoen atxikipena eta eginkizunak Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismoko kontseilariak uztailaren 28an emandako 176/2005 Foru Aginduaren bidez onetsi ziren. Gero, foru agindu hori abuztuaren 26ko 263/2005 Foru Aginduak eta abenduaren 15eko 423/2006 Foru Aginduak aldatu zuten.
Departamentuaren bulegoak irailaren 3ko 126/2007 Foru Dekretuak onetsitako egitura organikora egokitzeko asmoz, eta Nafarroako Gobernuak 2009ko irailaren 21ean hartutako Erabakian xedatutakoa betetzeko (horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako unitate organikoen kopurua murrizteko agindu baitzen), bidezko da departamentuaren bulegoen atxikipenaren eta eginkizunen erregulazio berria onestea.
Horrenbestez, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak xedatzen duenarekin bat,
AGINDU DUT:
-
KAPITULUA
Ondare Historikoaren Zerbitzua
-
artikulua. Ondare Arkitektonikoaren Atalari atxikitako Ondare Arkitektonikoa Zaintzeko Bulegoak honako eginkizun hauek izanen ditu:
-Ondare arkitektonikoaren obra proiektuak eta zuzendaritza lana egitea.
-Ondare arkitektonikoko eraikinen proiektuak eta obrak gainbegiratzea eta kontrolatzea.
-Nafarroako Gobernuaren momumentuen kontrola eta mantentze-lanak.
-Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, eta helburuak egoki betetzeko bere kudeaketa esparruan agintzen zaizkion guztiak.
-
artikulua. Ondare Arkitektonikoaren Atalari atxikitako Ondarea Babesteko Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:
-Ondare arkitektonikoko ondasunen deklarazioari buruzko espedienteak egitea.
-Inbentario Arkitektonikoa egin, zaindu eta zabaltzea.
-Ondare Arkitektoko ondasunei buruzko dokumentazioa.
-Monumentuen Batzordearen eta Ondare Arkitektonikoaren Atalaren artxiboa zaindu eta mantentzeko lanak.
-Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, eta helburuak egoki betetzeko bere kudeaketa esparruan agintzen zaizkion guztiak.
-
-
KAPITULUA
Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzua
-
artikulua. Dokumentu Ondarea Kudeatzeko Atalari atxikitako Administrazio eta Zerbitzuen Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:
-Ataleko espedienteen eta kontabilitatearen gaineko kontrola.
-Espedienteen eta gutunen erregistroa eta tramitazioa.
-Departamentuek eta partikularrek artxiboaren edukiaz egiten dituzten eskaerak tramitatzea.
-Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, eta helburuak egoki betetzeko bere kudeaketa esparruan agintzen zaizkion guztiak.
-
-
KAPITULUA
Museoen Zerbitzua
-
artikulua. Nafarroako Museoaren Atalari atxikitako Nafarroako Museoaren Barne Antolaketa eta Zainketako Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:
-Zaindarien txandak antolatzea.
-Erakusketen eta ekitaldien azpiegitura prestatzea.
-Nafarroako Museoaren mantentze-lanak antolatzea.
-Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, eta helburuak egoki betetzeko bere kudeaketa esparruan agintzen zaizkion guztiak.
-
-
KAPITULUA
Liburutegien Zerbitzua
-
artikulua. Nafarroako Liburutegi Nagusiaren Atalari atxikitako Erabiltzaileari Erantzuteko Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:
-Nafarroako Liburutegien Sistemaren erabiltzaileei arreta eta...
-
Para continuar leyendo
Solicita tu prueba