3/2013 LEGEGINTZAKO FORU DEKRETUA, uztailaren 17koa, Tributu Harmonizazioari buruzkoa, Zerga Bereziei buruzko abenduaren 30eko 20/1992 Foru Legea aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoaren 35.4. artikuluak ezartzen du ezen Foru Komunitateari dagozkion zerga bereziak ordainarazteko unean-unean Estatuko lurraldean indarra duten oinarrizko printzipio, funtsezko arau eta arau formal berak ibiliko dituela hark ere. Hala ere, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak aitorpena egin eta dirua pagatzeko ereduak onesten ahalko ditu, gutxienez ere araubide erkideko lurraldeko datu berak jasoko dituztenak, eta likidazioaldi bakoitzerako pagatzeko epeak finkatzen ahalko ditu, Estatuko Administrazioak ezartzen dituenetatik sobera bereiziko ez direnak.

Bestetik, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak, 54.1 artikuluan, Nafarroako Gobernuaren araugintzarako ahalmena erregulatzean ezartzen duenez, tributu-araubide erkidearen aldaketa batek behartzen badu, Hitzarmen Ekonomikoan ezarritakoarekin bat, Estatuan indarra duten arau funtsezko eta formazko berberak Foru Komunitatean aplikatzera, Nafarroako Gobernuak tributu arloko foru legeak aldatzeko behar diren foru lege mailako arauak eman ditzake, Nafarroako Parlamentuak eskuordeturik. Aipatu 14/2004 Foru Legearen 54.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, Nafarroako Gobernuaren xedapen horiei, aipatu legegintzarako eskuordetzearen ondorio direnean, “tributu harmonizaziorako legegintzako foru dekretu” izena emanen zaie.

Ekainaren 28ko 7/2013 Errege Lege-dekretuak, tributu eta aurrekontuen arloko eta ikerketa, garapena eta berrikuntza sustatzeko presako neurriei buruzkoak, 2012an hasitako zerga sendotzearekin jarraitzeko asmoz, zenbait aldaketa ezartzen ditu edari alkoholdunen gaineko zergetan, zehazki, tarteko produktuen gaineko zergaren eta alkoholaren eta edari eratorrien gaineko zergaren esparruan, zerga tasak ehuneko 10 igotzen baititu.

Aldaketa horiek direla eta, beharrezkoa da, lehen aipatutako legegintzarako eskuordetzea erabiliz, tributu harmonizaziorako legegintzako foru dekretu baten bidez Zerga Bereziei buruzko abenduaren 30eko 20/1992 Foru Legea aldatzeko behar diren arauak ematea, abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 54.1 artikuluarekin bat, Estatuarekin sinatutako Hitzarmen Ekonomikoaren 35. artikuluaren arabera Nafarroako Foru Komunitateak Estatuko lurraldean indarra duten arau berdin-berdinak –bai funtsari bai formari dagokionez– aplikatu behar dituen alderdietarako.

Berariaz xedatu da 20/1992 Foru Legean egindako aldaketek zer egunetatik aurrera izanen duten...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR