693/1996 FORU DEKRETUA, abenduaren 30ekoa, merkataritza saltokien ordutegiena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Urtarrilaren 15eko 2/1996 Lege Organikoak, Txikizkako Merkataritzaren Antolamenduaren osagarri den hark, indarrean sartu ondoren, elkarte autonomoei ahalmena eman die merkataritza lokalak ireki eta ixteko ordutegiak arautzeko eta merkataritza establezimenduak zein jaiegun eta igandetan irekiko diren zehaztearren.

Nafarroako Gobernuak egokitzat jo du estatuko arautegiak ezarri duen alderdi hori arautzea, saltokiek zein igande eta jaiegunetan jendearendako irekita egon behar duten argitzerakoan, arautegi horretan ezarritako gutxienekoak Nafarroako Foru Komunitatean gehieneko bihurtzearren, hori guztia gure Komunitate honetako merkataritza egitura -merkataritza txiki eta erdi mailakoan oinarritua baita-, orekatu ahal izateko.

Horrenbertzez, Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak proposaturik, Nafarroan egoitza duten kontsumitzaileen eta erabiltzaileen elkarteek, Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganbara Ofizialak eta foru lurraldean kokaturiko merkataritza-azalera handiek diotena entzunik, eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamaseiko abenduaren hogeita hamarrean egindako bilkuran hartutako Erabakiarekin bat etorriz,

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Xedea.

    Foru Dekretu honen xedea da Nafarroako Foru Komunitateko lurraldean dauden saltokien ordutegiak arautzea.

  2. artikulua. Igande eta jaiegunak.

  3. Saltokiak jendearendako irekita egonen diren igande eta jaiegunak urtean gehienez ere zortzi izanen dira.

  4. Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuari dagokio egun horiek zehaztea, aurretik kontsumitzaileen eta erabiltzaileen elkarteek, Merkatarien Elkarteak eta Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganbara Ofizialak diotena entzun ondoren. Urte bakoitzeko abenduaren 15a baino lehenago onetsi beharko dira.

  5. artikulua. Ordutegia.

  6. Saltokiak astegunetan gehienez ere hiruretan hogeita hamabi orduz egonen dira irekiak, saltokien ordutegiak ezartzen dituen urtarrilaren 15eko 2/1996 Lege Organikoaren 3.3 artikuluan bildutako sektoreak izan ezik; sektore horietakoek askatasun osoa dute nahi duten egun eta orduetan beren saltokiak jendearendako irekitzeko.

  7. ...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR