132/2011 FORU AGINDUA, azaroaren 30ekoa, Osasuneko kontseilariak emana, Nafarroako Farmakozaintzaren Aholku Batzorde Teknikoa sortzen duen Osasuneko kontseilariaren otsailaren 22ko 31/2010 Foru Agindua aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Farmakozaintzaren Aholku Batzorde Teknikoa Osasuneko kontseilariaren otsailaren 22ko 31/2010 Foru Aginduaren bidez sortu zen. Batzorde horretan Nafarroako Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendaritzako bi ordezkari daude. Hala ere, batzordearen jardueran antzeman da Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendaritzako beste ordezkari bat batzordean sartzea komenigarria izango litzakeela eta, modu horretan, aipatu zuzendaritzako ordezkariak hiru izango lirateke.

Beste aldetik, batzordearen lanak jarraituak izateko, aipatu 31/2010 Foru Aginduak aurreikusten du azpibatzorde bat sortzea, batzordeko kideen artean Osasuneko zuzendari nagusiak izendatutako zazpi kidez osaturik.

Nafarroako Farmakozaintzaren Aholku Batzorde Teknikoan Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendaritzako hirugarren ordezkaria sartu denez, egokitzat jotzen da azpibatzordearen osaera aldatzea, aipatu ordezkaria horretan ere sar dadin.

Beste aldetik, bidezko da azpibatzordearen izena aldatzea, Nafarroako Farmakozaintzaren Aholku Batzorde Teknikoaren Batzorde Iraunkorra deituko dena.

Horrenbestez, azaldutakoarekin bat eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Nafarroako Farmakozaintzaren Aholku Batzorde Teknikoa sortzen duen Osasuneko kontseilariaren otsailaren 22ko 31/2010 Foru Aginduaren 2. atala aldatzea, honela idatzita geldituko baita:

    -Mahaiburua: Nafarroako Farmakozaintza Zentroko zuzendaria.

    -Idazkaria: Nafarroako Farmakozaintza Zentroko teknikari bat.

    -Batzordekideak:

    Nafarroako osasun sareko ospitaleetako hamar espezialista; horietatik lau farmazialariak izanen dira. Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendaritzako hiru ordezkari. Adimen Osasunerako Zuzendaritzako ordezkari bat. Osasun Departamentuak Osasun, Gizarte Politika eta Berdintasun Ministerioko Pazienteen Segurtasunerako Batzorde Teknikoan duen ordezkaria. Osasun...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR