24/2013 FORU LEGEA, uztailaren 2koa, Nafarroan etxebizitzarako eskubidea ziurtatzeko neurri urgenteei buruzkoa.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, NAFARROAN ETXEBIZITZARAKO ESKUBIDEA ZIURTATZEKO NEURRI URGENTEEI BURUZKOA.

ZIOEN AZALPENA

Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren 25. artikuluak honakoa ezartzen du: “Pertsona orok du bizimodu egokia izateko eskubidea, bai berari eta bai bere familiari osasuna eta ongi izatea bermatuko diena, eta batez ere janaria, jantziak, bizitokia, mediku-sorospena eta gizarte-zerbitzuak; eta baita lanik eza, gaixotasuna, elbarritasuna, alarguntasuna, zahartzaroa edo bizibidea nahi gabe galtzeko beste kasuren bat gertatzen denerako asegurua izateko eskubidea ere”. Bestalde, Espainiako Konstituzioko 47. artikuluak ezartzen duenez, “espainiar guztiek dute etxebizitza duin eta egokia izateko eskubidea”. Halaber, dei egiten die botere publikoei behar diren baldintzak susta ditzaten eta egoki diren arauak ezar ditzaten eskubide hori gauzatzeko, interes orokorrari begira arautuz lurzoruaren erabilera, espekulaziorik egon ez dadin.

Agindu horiek betez, Nafarroan Etxebizitza Izateko Eskubideari buruzko maiatzaren 10eko 10/2010 Foru Legea aldarrikatu zen, besteak beste. Lege horren bidez, zenbait neurri hartu ziren, eskubide hori eta botere publikoei, etxebizitzak ezinbestez daukan ikuspegi soziala betetze aldera, dagozkien betebeharrak zehazteko.

Konstituzioak etxebizitzarako eskubideari ematen dion garrantzia gorabehera, praktikan merkatuko legeei lotutako kontsumo-ondasun huts baten gisara hartzen da. Ingurumari horretan, premiazkoa eta beharrezkoa da botere publiko guztiek behar diren neurriak har ditzatela etxebizitzaren eginkizun soziala ziurtatze aldera eta, hartara, Konstituzioko 47. artikulua bete dadila, administrazio publikoek eskubide horren gauzatzea bermatuz.

Konstituzioko 33. artikuluak jabetza pribaturako eskubidea finkatzen du, eta ezartzen du eskubide horren edukia haren “funtzio sozialak” zedarritzen duela, eta delako funtzio sozial hori funtsezkoa da eskubide sozialak orokortzeko. Konstituzioak ez ditu, beraz, babesten jabetza-eskubidearen erabilera antisozialak. Printzipio hori lotu beharra dago Konstituzioko 128. artikuluarekin, zeinaren arabera, “herrialdearen aberastasun guztia, edozein dela ere haren forma eta titulartasuna, interes orokorraren mendeko” baita, eta 40. artikuluarekin, zeinak hauxe xedatzen baitu: “Botere publikoek bide egokiak jarriko dituzte aurrerapen sozial eta ekonomikoa bermatzeko eta ekitate handiagoz bana dadin eskualdeen nahiz pertsonen errenta”. Etxebizitzaren berezko xedea, kasu honetan, teilatupe bat edukitzeko eskubidea betetzeko bidea bultzatzea denez, bertan pertsonak normaltasunez gara ahal daitezen gizartearen barruan, etxebizitzak hutsik egotea da ondasun horren xedea eta funtzio soziala ez betetzearen erakusgarririk handiena.

Lege-aldaketa honen bitartez, hobetu nahi da etxebizitzaren jabetzaren funtzio sozialaren eta funtzio sozial hori ez betetzearen ondorioen definizioa, larrialdi sozial eta ekonomikoko garaitzat jo daitezkeen hauetan. Aldi berean aurkitzen ditugu, batetik, erabiltzen ez diren edo azpi-erabiltzen diren etxebizitzen parke neurrigabe bat eta, bestetik, bete gabe dagoen eskari bat, behar adinakoa ez den eskaintza batekin eta prezio ez-egokiekin, bai eta etxebizitzak kentzeko prozesu ugari ere, bereziki exekuzio hipotekarioen ondoriozko etxegabetzeak, etxebizitza horietan bizi direnek ezin ordaintzeagatik etxebizitza erosteko prezioa edo alokairua, krisi ekonomiko iraunkorraren eta langabezi tasa handiaren ondorioz diru-sarrerek behera egin dutelako orokorrean. Etxebizitzak hutsik egoteko modu desberdinen artean, errefusa handiagoa merezi du gisa desberdinetan pertsona juridikoen jabetzakoak diren etxebizitzen multzoari dagozkionak, bereziki, finantza-entitateenak eta haien higiezin-filialenak, aktiboen kudeaketarako entitateenak, banku-berregituratzeetatik heldu direnak barne eta higiezin-entitateenak. Garrantzi kuantitatibo handikoak dira, gainera. Ohargarria da pertsona juridikoek etxebizitzak inbertsio-ondasun bezala erabiltzea, eta hori kontrajartzen zaio pertsona fisikoei etxebizitzarako eskubidearen gainean dagokien erabilerari. Hori elementu bereizgarri bat da, izaera ekonomiko eta sozialeko beste batzuekin batera, nolakotasun bat gehitzen diona pertsona juridikoek etxebizitzei egiazko bizileku-erabilera emateko daukaten betebeharraren urraketari. Horrek justifikatzen du polizia-ekintza publiko bat ezartzea, hutsik dauden etxebizitza horiei zuzendua.

Bizi gareneko esparru ekonomiko bereziak eskatzen du urgentzia larrizko aparteko jarduketa bat egin dezagun, jokoan diren oinarrizko eskubideen izaera kontuan izanda.

1.artikulua. Nafarroan Etxebizitza Izateko Eskubideari buruzko maiatzaren 10eko 10/2010 Foru Legea aldatzen da. V. bis titulua gehituko zaio, honako edukiarekin.

“V. bis TITULUA

Etxebizitza hutsak egotea saihesteko tresna administratiboak

  1. KAPITULUA

    Etxebizitza hutsak. Halakoak deklaratzeko prozedurak

    42. bis artikulua. Etxebizitza hutsen definizioa.

    1. Titulu honen ondorioetarako, etxebizitzatzat hartzen da bere exekuzio-egoerarengatik egiazki okupatuta egoteko legezko baimen guztiak dituen eraikina, edo legezko baimen horiek eskatzeko egoeran dagoena eta aplikatzekoa den hirigintza planeamenduaren arabera bizitoki-erabilera xehakatua duena edo bizitoki-erabilera baimendua duena erabilera-aldaketako kasuko hirigintza lizentziaren bitartez, hiri lurzorutzat edo lurzoru urbanizagarritzat sailkatutako lurzoru batean. Aurrekoa ulertuko da baimen horiek eskatzeko betebeharra ezertan galarazi gabe.

    2. Etxebizitza bat hutsik egotearen presuntzioa aplikatuko da bizitoki-erabilera eman zitzaion azken egunetik hasita urtebeteko epean ez bazaio ematen, elkarren segidako sei hilabete baino gehiagoz, antolamendu juridikoak edo hirigintza-planeamenduak ezarritako bizitoki-erabilera. Eragin horietarako, bizitoki-erabilerarako azken eguntzat hartuko da bizitoki-erabilerako gutxienez ere sei hilabete jarraituko aldiari amaiera ematen dion azken eguna. Bizitoki gisa sekula erabili ez diren etxebizitzetarako, epe hori kontatzen hasiko da haien exekuzio-egoerak egiazko okupaziorako legezko baimenak eskatzeko bidea ematen duenetik aurrera; edo, baimen horiek jada eman badira, ematearen jakinarazpenetik aurrera. Legezko baimenak eskatu bai baina oraindik eman ez diren kasuan, haiek emateko epea deskontatuko da.

    3. Lege honetan xedatuaren eraginetarako, honakoak salbuesten dira:

    1. Turismoaren arloko legedian araututako erabilera baterako eraikinak, kasuko hirigintza lizentziak eta irekitzeko lizentziak badituzte, turismoaren arloko lege indardunetan eta kasuan kasu aplikatzekoak diren gainerako baimen sektorialetan exijitzen diren baldintzez gainera.

    2. Pertsona fisikoen etxebizitzak, haien erabilera esklusiboa aisialdikoa edo jostetakoa denean.

    3. Sasoika eginiko errentamendua tarteko, hiri finken moduan egiazki erabiltzen diren etxebizitzak, dela udaldietarako, dela beste edozein alditarako, bai eta kasuko finkan industria, merkataritza edo artisautza jarduera bat edo jarduera profesional bat edo josteta, laguntza, kultura nahiz irakaskuntza jarduera bat gauzatzeko eginiko kontratua dutenak ere, betiere jarduera horietan aritzeko behar diren lege baldintzak betetzen badira eta, gutxienez ere, urtebetean hogeita hamar egun baino gutxiagokoa ez den okupazioa badute.

      4. Pertsona fisikoen titulartasunekoak diren etxebizitza hutsen kasuan, ez da zehapen ahalmen hau baliatuko, foru lege honetan ezarritako terminoetan.

      5. Foru lege honetan araututako zehapen ahalmenaz baliatzearen eraginetarako, etxebizitza hustzat hartuko da modu erregularrean nahiz irregularrean eratutako pertsona juridiko baten titulartasunekoa dena soilik. Titulartasuntzat joko da bai etxebizitzaren jabari osoa izatea, bai haren gaineko jabekidetasunaren partaidetza gehiena izatea.

      6. Etxebizitza hutsik dagoela deklaratzen duen ebazpena titulu honetan araututako kontradikzio-prozeduraren bitartez eman beharko da, betiere administrazio-prozedurari buruzko oinarrizko arauetan ezarritakoaren arabera.

      42. ter artikulua. Etxebizitza hutsik izatearen zantzuak.

      1. Besteak beste, honakoak izanen dira etxebizitza bat hutsik dagoela jotzeko kontuan hartuko diren zantzuak:

    4. Biztanle-erroldako datuak eta bizilagun edo okupatzaileen beste erregistro publiko batzuetako datuak.

    5. Ur, gas eta elektrizitate hornikuntzarik ez izatea edo haietan kontsumo anormalki txikiak izatea, hurrengo ataletan ezarritakoaren arabera.

    6. Posta eta jakinarazpenak beste helbide batzuetan jasotzea.

    7. Komunikazio telefoniko eta informatikoetarako beste toki batzuk erabiltzeko ohitura izatea.

    8. Etxebizitzaren titularraren aitorpenak edo egintzak.

    9. Bizilagunen deklarazioak.

    10. Etxebizitzaren titularra den pertsonak justifikaziorik gabe ezezkoa ematea etxebizitzaren arloko departamentu eskudunak egiaztapenak egiteari, horretarako inolako kausa sinesgarririk sumatzen ez denean eta etxebizitza hutsik egotearen beste aztarnaren batzuk ere badirenean.

      2. Hornigaien kontsumoari dagokionez, kontuan hartuko da etxebizitza bakoitzeko eta urte bakoitzeko ohiko batez bestekoa, erreferentziako herrian zerbitzua ematen duten enpresa hornitzaileek emandako balioetatik ateratzen dena. Halako daturik ez badago, hurrengo ataletan adierazitako balioak erabili ahalko dira. Atal horiek erregelamendu bidez aldatu edo gaurkotu ahalko dira.

      3. Ur kontsumoa, zeinak, kasuko zerbitzu hornitzaileek informazio zehatzagoa ematen ez duten bitartean, aukera ematen baitu etxebizitza hutsik dagoela jotzeko:

      –Etxebizitza eta hilabete bakoitzeko 0,21 metro kubiko baino txikiagoa.

      –Etxebizitza eta urte bakoitzeko 2,47 metro kubiko baino txikiagoa.

      4. Elektrizitate kontsumoa, zeinak, kasuko zerbitzu hornitzaileek informazio zehatzagoa ematen ez duten bitartean, aukera ematen baitu etxebizitza hutsik dagoela jotzeko:

      –Etxebizitza eta hilabete bakoitzeko 24 kilowatt/ordu baino txikiagoa.

      –Etxebizitza eta urte bakoitzeko 291...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR