19/2013 FORU DEKRETUA, martxoaren 20koa, Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Estatutuak aldatzen dituena. Estatutuak martxoaren 14ko 15/2012 Foru Dekretuak onetsi zituen.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseiluak proposaturik, 2005eko apirilaren 4an Nafarroako Gobernuak Erabaki bat hartu zuen, Kualifikazioen eta Lanbide Heziketaren Sistema Nafarroan garatzeko jarraibideak ezartzen dituena.

Hauxe xedatzen da erabaki horretan: “Langileei informazioa eta aholkua emateko, eta ebaluazio eta egiaztatze prozesuak kudeatzeko lanak betetzeko, Gaitasunaren Egiaztapenerako Agentzia sortuko da, Lan Departamentuari atxikia. Ebaluazio eta egiaztapen prozesu horietan eragile, ekintza eta prozedura desberdin askok parte hartzen dute; sortu beharreko agentziaren lana izanen da horiek kudeatu eta koordinatzea, Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseiluak emandako jarraibideekin bat (...)”. Ordutik denbora luzea iragan bada ere, entitatea sortu gabe dago oraindik.

Lan esperientziaren bidez eta prestakuntzarako bide ez formaletatik lortutako gaitasun profesionalen egiaztapenak garapen handia izan du azken urte hauetan. Hori dela eta, beharrezkoa da Foru komunitateko Administrazioaren unitateetako bati esleitzea Estatuak arautzen dituen prozedura eta antolaketarako tresnak garatzeko eginkizunak, egungo egoera ekonomikoaren ondorioz ez baita egokia 2005eko apirilaren 4ko Erabakiak aipatzen duen Agentzia sortzea.

Gai honi buruz Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseiluan eztabaidatu ondoren, bidezkoa dirudi Nafarroako Enplegu Zerbitzuak har ditzala bere gain prozedurak diseinatu, koordinatu, kudeatu eta betearazteko eginkizunak. Baina horretarako, Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Estatutuak onetsi zituen martxoaren 14ko 15/2012 Foru Dekretuaren bidez Prestakuntza Zerbitzuari emandako eginkizunak aldatu beharra dago.

Horiek horrela, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2013ko martxoaren 20an egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.–Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Estatutuak, martxoaren 14ko 15/2012 Foru Dekretuaren bidez onetsitakoak, aldatzea.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Estatutuek, martxoaren 14ko 15/2012 Foru Dekretuaren bidez onetsitakoek, aldaketak izanen dituzte 2.2, 18., 19.2, 20. eta 23. artikuluetan. Hona aldaketok:

Bat.–”2. artikulua. Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren eskumenen eremua.

  1. Bereziki, aurreko lerroaldean deskribatu den eskumen eremua garatzeko, eginkizun hauek baliatzea dagokio:

    1. Kontratazioa lagundu eta bultzatuko duten programak prestatu eta proposatzea.

    2. Foru Komunitateko enplegurako prestakuntza kudeatu...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR