89/2012 FORU AGINDUA, otsailaren 27koa, Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumeneko kontseilariak emana, 2012. urtean Nafarroan izanen den arrantzarako berariazko araudia finkatzen duena, espezie exotiko inbaditzaileen populazioak kontrolatzeko zenbait neurri barne hartuta.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz, Nafarroako Gobernuari dagokio Nafarroako Foru Komunitateko ehiza eta arrantza baliabideen aprobetxamendua babestea, kontserbatzea, sustatzea eta antolatzea, iraunkortasun irizpideen arabera.

Alde horretatik, 70. artikuluak xedatzen duenez, arrantza-aprobetxamendua antolatzeko, Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumeneko kontseilariak urtero onetsiko ditu aprobetxa daitezkeen espezieak harrapatzeko debekuei buruzko xedapen orokorrak.

Beste alde batetik, espezie exotiko inbaditzaileen zerrenda eta katalogoa arautzen dituen azaroaren 14ko 1628/2011 Errege dekretuak, berriki indarra hartu duenak, administrazio publiko eskudunak behartzen ditu neurri batzuk hartzera, populazioak kontrolatzeko eta, behar denean, espezie horiek desagerrarazteko.

Errege dekretu horren bigarren xedapen iragankorrari jarraikiz, espezie exotiko inbaditzaileen zerrendan eta katalogoan agertzen direnak arrantzatzea izaten ahal da espezie horiek kontrolatzeko eta, behar denean, desagerrarazteko neurrietako bat.

Horregatik, foru agindu honetan xedatzen da Nafarroan indarra duen araudiaren babesean arrantzatzen ahal diren espezieez gain, bestelako arrain-espezieen arrantza bideratuko dela azaroaren 14ko 1628/2011 Errege Dekretu horren helburuak betetzera.

Bi helburu horiek, hots, arrain-aprobetxamendua antolatua izatea eta arrain-espezie exotiko inbaditzaileak kontrolatzea, ahalbidetzen dute Nafarroako arrantza baliabideen aprobetxamendurako plana diseinatzea, 2012ko arrantza denboraldirako.

Hori horrela, Arrantzako Aholku Batzordearen eta Nafarroako Ingurumen Kontseiluaren txostenak ikusirik, eta Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legearen 70.1 artikuluak emandako eskumena erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. KAPITULUA

    Xedapen orokorrak

    1. artikulua. Helburua.

    Honako foru agindu honen helburua da 2012. urtean Nafarroan izanen den arrantzarako berariazko araudia finkatzea, bi alde hauetatik begiratuta: arrain-baliabideen aprobetxamendu antolatua arautzea eta espezie exotiko inbaditzaileen populazioak eraginkortasunez kontrolatzeko neurriak hartzea, espezie horiek arrantzatuz eta, behar denean, harrapatutako arrainak desagerraraziz.

    1. ATALA

    Espezieak

    2. artikulua. Baimendutako espezieak.

    Nafarroan, 2012ko denboraldian, honako arrain-espezie hauen arrantza egonen da baimenduta:

    -Kolaka (Alosa alosa).

    -Aingira (Anguilla anguilla).

    -Izokina (Salmo salar).

    -Ibai eta itsas amuarraina (Salmo trutta).

    -Barboa (Luciobarbus graellsii eta Barbus haasi).

    -Loina (Parachondrostoma miegii).

    -Tenka (Tinca tinca).

    -Ezkailua (Phoxinus bigerri).

    -Zarboa (Gobio lozanoi).

    -Hondoetako korrokoia (Chelon labrosus).

    -Platuxa latza (Platichthys flesus).

    -Karpa (Cyprinus carpio).

    3. artikulua. Espezie exotiko inbaditzaileen arrantza.

    Espezie horien populazioak kontrolatzeko eta espezie horiek desagerrarazteko edo, gutxienez, haien hedapena mugatzeko, eta foru agindu honetan adierazten diren baldintzekin, honako espezie hauen arrantza egonen da baimenduta:

    -Arrainak:

    Lutxo arrunta (Esox lucius). Perka amerikarra edo Black-bass (Micropterus salmoides). Urre-arraina (Carassius auratus). Amuarrain ostadarra (Oncorhynchus mykiss). -Ornogabeak:

    Paduretako karramarroa (Procambarus clarkii). Karramarro seinaleduna (Pacifastacus leniusculus). 2. ATALA

    Ibaiak eta ibaibideak

    4. artikulua. Uren zonifikazioa, arrantzaren ondorioetarako.

    Araudi honen ondorioetarako, Nafarroako salmonidoen ur eta ibaiak honela banatzen dira: Salmonidoen Goiko Eremua eta Salmonidoen Eremu Mistoa. Salmonidoen Goiko Eremuan, ibaibideak honela banatzen dira: ibaibide nagusiak eta bigarren mailako ibaibideak. Eremu bakoitzeko ibaibideen zerrenda Nafarroako Salmonidoen Plan Zuzentzailea onesten duen uztailaren 3ko 157/1995 Foru Dekretuan ageri da (1995eko 103. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 18koa). Bidasoa ibaiaren bide nagusia, Berako Fundizioen presatik Nafarroak Endarlatsan duen mugarainoko zatian, Izokin-tartea da.

    Ziprinidoen eremua Nafarroako gainerako ibaibideek eta ur masek osatzen dute.

    5. artikulua. Baltsa eta urtegietako urak.

    Arrantza, ur horietan, tokian tokiko arrantza eremuko arau berberei lotuta egonen da, salmonidoen urak izan edo ziprinidoen urak izan, salbu eta Esako urtegian, ziprinidoen eremukotzat jotzen baita.

    6. artikulua. Arrantzaren kudeaketari begira eskubide bereziak dituzten urak.

    -Nafarroako Errege Bardeako natur parkean, Arrantza Kudeatzeko Plan Teknikoari jarraikiz eginen da arrantza.

    -Lor aintziran, Arrantza Kudeatzeko Plan Teknikoari jarraikiz eginen da arrantza.

    3. ATALA

    Debekuak

    7. artikulua. Espezieak sartzea.

    Debekatuta dago Nafarroako ibaietan edozein espezie sartzea, Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumeneko Departamentuak espresuki baimena eman gabe.

    8. artikulua. Arrantzatzeko debekua duten tarteak.

    Arrantzatzeko debekua duten tarte-mota hauetan ezin da inolako espezierik arrantzatu:

    1. Arrantzatzeko debekua duten eremuak, haietan ugalketa errazteko. Arrantzatzeko debeku iraunkorra duten eremuak dira, eta uztailaren 3ko 157/1995 Foru Dekretuak onetsi zuen Nafarroako Salmonidoen Arrantza Antolatzeko Plan Zuzentzailean ezarri ziren. Haien kokalekua foru agindu honen I. eranskinean zehazten da.

    2. Arrantzatzeko aldi baterako debekua duten eremuak. Unean uneko egoera dela-eta babesa behar duten ur masak dira. Foru agindu honen II. eranskinean zehazten dira.

      9. artikulua. Arrabalekuen babesa.

      Salmonidoen eremuan, debekatuta dago arrabalekuak zapaltzea maiatzaren 31ra arte.

      10. artikulua. Presetatik hurbil arrantzatzea.

    3. Izokin-tartean, gutxienez 50 metroko tartea utzi behar da arrantzalearen edo bere beitaren eta presen oinarriaren edo arrainentzako eskalen edo pasaguneen sarrera edo irteeraren artean.

    4. Salmonidoen Eremuko gainerako tarte eta ibaietan, gutxienez 10 metroko tartea utzi behar da arrantzalearen edo bere beitaren eta arrainentzako eskalen eta pasaguneen sarrera edo irteeraren artean.

      11. artikulua. Debekatutako beitak, aparailuak eta prozedurak.

      Debekaturik dago ondoko beita, aparailu eta prozedura hauek erabiltzea:

    5. Beren neurriengatik 8 zentimetroko edo gutxiagoko arrainei pasatzen uzten ez dien edozein sare edo tramankulu, baita errekaren zabaleraren erdia baino gehiago hartzen dutenak ere.

    6. Arrantza errazteko, harri, egur edo bestelako materialez eginiko oztopo edo hesiak paratzea dakarren edozein prozedura, baita urak desbideratzen dituztenak ere.

    7. Tresna elektrokutatzaile edo motelarazleak, argi-iturri artifizialak, lehergailuak eta arrastoa utzi, pozoitu, moteldu, lasaitu, erakarri edo uxatzeko gaiak.

    8. Atzaparrak, burni-kakoak, hiru-hortzekoak, karakoteak, karpinak, arpoiak, arrain-tranpak, baheak, pertolak, esparbelak, esku-sareak, tretzak, salabardoak, kordelak, egoneko amu-hariak eta gisako aparailuak.

    9. Esku-arrantza eta urpekoa.

    10. Amu anizkun bat baino gehiago edo hiru amu arrunt baino gehiago dituzten aparailuak erabiltzea, arrain artifiziala izan ezik.

    11. Ninfa edo eulia "har" edo "puruarekin" erabiltzea.

    12. Beitarako arrain naturalak erabiltzea, bizirik nahiz hilik izan. Dena dela, beitarako arrain hilak erabil daitezke Ega ibaiko Salmonidoen Eremu Mistoan, bertako iktiofauna autoktonokoak badira. Ziprinidoen Eremuan lutxoa arrantzatzeko ere erabiltzen ahalko dira arrain hilak.

    13. Debekatuta dago azaroaren 14ko 1628/2011 Errege dekretuaren katalogoan eta zerrendan sartzen diren espezietako arrainak beitarako erabiltzea, bizirik nahiz hilik izan, eta haien zatiak edo eratorriak.

    14. Salmonidoen Eremuan, debekatuta dago gazta, gantz solidoak, haragi oreak, arrabak, "haragi-harra" edo "asticot" izenekoa erabiltzea eta, oro har, Nafarroako ibai guztietan, larba, pupa edo ninfak edo bertako faunakoak ez diren espezieak.

    15. Ibaia beitaz ereitea arrantzatu aitzin edo arrantzatu bitartean, beita gisa amuan sartuta ez dauden boilieen erabilpena barne. Ibaia beitaz ereitzen ahalko da, bakar-bakarrik, ziprinidoen lehiaketetarako eta entrenamendu-fasean dauden arrantzale federatuen kasuan, Ziprinidoen Eremuko tarteetan.

      12. artikulua. Arrainak eduki, garraiatu eta merkaturatzea.

      Nafarroan arrantzarako debekualdiak irauten duen bitartean, ez da zilegi izanen debekuan diren espezieak eduki, garraiatu, merkaturatu eta jatea, legez arrantzatua dela frogatzen duen ziurtagiria ez baldin badute aldean.

      Debekatuta dago izokina, ibai amuarraina eta itsas amuarraina merkaturatzea, denboraldian arrantzatzen den lehenbiziko izokina izan ezik.

      Debekatuta dago lutxoa eta perka amerikarra edo black-blass espezietako arrain hilik izan, garraiatu, salerosi eta merkaturatzea, espezie exotiko inbaditzaileak izateagatik haien ugaltzea kontrolatzeko neurri bereziak eskatzen dituztelako.

      4. ATALA

      Arrantzarako baldintza orokorrak

      13. artikulua. Lizentziak eta baimenak.

    16. Foru agindu honetan baimendutako espeziak arrantzatu ahal izateko, beharrezkoa da Nafarroako arrantzako baimena izatea.

    17. Arrantzako baimena izateaz gain, Salmonidoen Goiko Eremurako (Izokin-Tartea salbu) baimendutako espezieak arrantzatu ahal izateko, beharrezkoa da eguneko baimen berezia izatea, pertsonala eta besterenezina, Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumeneko Departamentuak luzatua.

      14. artikulua. Ibaien muga-tarteetan arrantzatzea.

      Frantziarekin edo beste autonomia-erkidego batekin muga egiten duten ibai tarteetarako, arrantzaleak bete beharko ditu Nafarroako Foru Komunitatean indarrean dauden arauak eta baldintzak, betiere arrainketa nafar lurraldetik gauzatzen bada.

      15. artikulua. Arrantza-denboraldia.

      Arrantza-denboraldia izanen da foru agindu honetan aipatzen den aldia, baita arrantzaldi bakoitzaren hasiera eta bukaera egunak ere.

      16. artikulua. Arrantzarako ordu baliodunak.

      Nafarroan arrantzarako ordutegi balioduna, karramarroa alde batera utzita, ondoko hau izanen da, hilabetez hilabete:

      -Martxoan eta apirilean, 07:00etatik 21:00etara.

      -Maiatzean, ekainean eta uztailean: 06:30etik 22:30era.

      -Abuztuan: 07:00etatik...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR