634/1996 DEKRETUA, azaroaren 18koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 1996rako lan eskaintza publikoa onesten duen uztailaren 1eko 264/1996 Foru Dekretua eta plantila organikoa hein batean aldatzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak eman zaizkion eginkizunak egin eta ezarri zaizkion helburuak lor ditzan, bere esku dituen baliabide materialak egokitzeko aldian-aldian egiten diren azterketen ondorioz, hutsik geratu diren lanpostu batzuk moldatu eta lanpostu huts batzuen atxikipena aldatu egin behar dela ikusi da, zerbitzuen funtzionamendua egoki garatzeko.

Era berean, proposatutako moldaketen ondorioz, beharrezko da 1996rako lan eskaintza publikoaren edukia, uztailaren 1eko 264/1996 Foru Dekretuaren bidez onetsia, aldatzea, hasiera batean lan eskaintza hartan ageri ziren administrari laguntzaile lanpostuetariko baten identifikazioari dagokionez.

Bada horren aldeko txostena, Kontuhartzailetza delegatuak emana.

Hori dela eta, Lehendakaritza eta Barne kontseilariak hala proposaturik eta Nafarroako Gobernuak 1996ko azaroaren 18ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat etorriz,

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen behin-behineko plantila organikoa honelaxe aldatu da:

    Bat.-Indarra duen gastuen aurrekontuaren I. kapituluan behar den dotazioaz hornitutako lanpostu hauek kendu dira:

    1. Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentua:

      -Ingurugiroko zaindari lanpostu huts bat, D maila, 1.444 lanpostu zenbakia.

    2. Hezkuntza eta Kultura Departamentua:

      -Administrazioko teknikari lanpostu huts bat, A maila, 32.914 lanpostu zenbakia.

    3. Osasun Departamentua - Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua:

      -Administrazioko teknikari lanpostu huts bat, A maila, 61.405 lanpostu zenbakia.

    4. Industria, Merkataritza eta Turismo Departamentua:

      -Administrari laguntzaile lanpostu huts bat, D maila, 2.594 lanpostu zenbakia.

      Bi.-Ondotik aipatzen diren lanpostuak sortu dira:

    5. Hezkuntza eta Kultura Departamentua:

      -Agiritegiko teknikari lanpostu huts bat, A maila, 36.027 lanpostu zenbakia, Agiritegi eta Dokumentu Ondarearen Atalari atxikia.

    6. Osasun Departamentua - Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua:

      -Administrazio publikoko teknikari lanpostu huts bat, (ekonomi adarra), A maila, 66.925 lanpostu zenbakia.

      -Administrari laguntzaile lanpostu huts bat, D maila, 67.087 lanpostu zenbakia, Osasun Publikoaren Institutuari atxikia.

    7. Industria, Merkataritza eta Turismo Departamentua:

      -Atezain lanpostu huts bat, D maila, 5.118 lanpostu zenbakia.

  2. artikulua. Behin-behinekoz 1997ko abenduaren 31ra arte dedikazio esklusiboko osagarria emango zaio Iharduketa Programen gaineko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR