573/2008 FORU AGINDUA, urriaren 31koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, 'Hiru Erriberak' adierazpen geografikoa mahaiko ardotzat jotzeko onarpena ematen duena, 'lurraldeko ardoa' ohiko aipamenerako eskubidea barne.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

2008ko ekainaren 26an, Asociación de Bodegas de Navarra elkarteak eta Unión de Cooperativas Agrarias de Navarra batasunak "Hiru Erriberak" adierazpen geografikoa mahaiko ardotzat jotzeko onarpena eskatu zuten, "lurraldeko ardoa" ohiko aipamenerako eskubidea barne. 2008ko irailaren 3an, eskaera osatzen zuten dokumentuak aurkeztu ziren.

Espedientea, osatu eta gero, jendaurrean egon da hilabetez, 2007ko 99. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, abuztuaren 13koan, argitaraturik, Mahastizaintza eta Ardogintza arautzeari buruzko abenduaren 5eko 16/2005 Foru Legearen 24.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz. Epe horretan ez da alegaziorik jaso.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak eta Mahastizaintza eta Ardogintza arautzeari buruzko abenduaren 5eko 16/2005 Foru Legearen 24. artikuluak ematen dizkidaten eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. "Hiru Erriberak" adierazpen geografikoa mahaiko ardotzat jotzeko onarpena ematea, "lurraldeko ardoa" ohiko aipamenerako eskubidea barne, I. eranskinean garatzen den arauarekin bat.

  2. Foru agindu hau jakinaraztea Asociación de Bodegas de Navarra elkarteari, Unión de Cooperativas de Navarra batasunari, Nafarroako Jatorrizko Deituraren Kontseiluari eta Nafarroako Mahastizaintza eta Enologia Zentroari, behar diren ondorioak izan ditzan.

  3. Foru agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

    Foru agindu honen kontra administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, jakinarazi eta bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

  4. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

    Iruñean, 2008ko urriaren 31n.-Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Begoña Sanzberro Iturriria.

    "HIRU ERRIBERAK" LURRALDEKO ARDOEI BURUZKO ARAUA

    1. KAPITULUA

    Xedapen orokorrak

  5. artikulua. Xedea.

  6. "Hiru Erriberak" adierazpen geografikoa onesten da "lurraldeko ardoa" ohiko aipamenerako eskubidea duten ardoak aurkezteko, 3. artikuluan aipatzen diren barietateetako mahatsetatik, 2. artikuluan aipatzen den ekoizpen eremuan bilduetatik, ekoitziak.

  7. Mahastizaintza eta Enologia Zentroko mahastien erregistro ofizialean inskribaturik dauden mahastiak gai izanen dira "Hiru Erriberak" lurraldeko ardoak ontzeko.

  8. artikulua. Eremuko mugak.

    "Hiru Erriberak" adierazpen geografikoarekin izendatzen diren ardoek Nafarroako Foru Komunitateko udal mugapeek osatzen duten ekoizpen eremuko mahastietatik etorri beharko dute, Errioxa Jatorrizko Deitura Kalifikatuak babesten dituenak izan ezik.

  9. artikulua. Gai diren mahatsondo barietateak.

    "Hiru Erriberak" adierazpen geografikoaren bidez izendatzen diren ardoak ontzeko gai diren mahatsondo barietateak Nafarroako Foru Komunitateak baimenduko ditu unean-unean.

  10. artikulua. Adierazpen geografikoa dagokien ardo motak.

    "Hiru Erriberak" adierazpen geografikoak biltzen dituen ardoak mota hauetakoak izanen dira eta ezaugarri hauek izanen dituzte:

  11. Ardo zuriak eta gorriak:

    Gutxieneko alkohol gradu bolumetriko naturala: %10,5 bol.

    Gutxieneko azidotasuna, guztira: 4 g/l, azido tartarikoan adieraziak.

    Anhidrido sulfurosoa, guztira: 180 mg/l 5 g/l-tik beherako azukre aberastasuna duten ardoetarako eta 230 mg/l 5 g/l-tik gorako azukre aberastasuna duten ardoetarako.

    Azidotasun lurrunkorrari dagokionez, Mahastizaintza eta Ardogintza arautzeari buruzko abenduaren 5eko 16/2005 Foru Legea garatzen duen abuztuaren 16ko 56/2006 Foru Dekretuko 19.1.b) artikuluan xedatu bezala eginen da.

  12. Ardo beltzak:

    Gutxieneko alkohol gradu bolumetriko naturala: %11 bol.

    Gutxieneko azidotasuna, guztira: 4g/l, azido tartarikoan adieraziak.

    Anhidrido sulfurosoa, guztira: 140 mg/l 5 g/l-tik beherako azukre aberastasuna duten ardoetarako eta 190 mg/l 5 g/l-tik gorako azukre aberastasuna duten ardoetarako.

    Azidotasun lurrunkorrari dagokionez, Mahastizaintza eta Ardogintza arautzeari buruzko abenduaren 5eko 16/2005 Foru Legea garatzen duen abuztuaren 16ko 56/2006 Foru Dekretuko 19.1.b) artikuluan xedatu bezala eginen da.

  13. Bestelako ardo motak: haritza eta noblea.

  14. Babestu ahal izateko, autonomia erkidegoek jatorrizko deituren arloan dituzten eskumenak deusetan galarazi gabe, jarraibide hauek ezartzen dira zahartze kategoriei dagokienez:

    1. "Haritza", horri buruzko arauetan xedaturikoa betetzen duten ardoek erabiltzen ahalko dutena.

    2. "Noblea", guztira gutxienez 18 hilabeteko zahartzea izaten duten ardoek erabiltzen ahalko dutena. Hilabete horietarik, gutxienez 6 gehienez 600 litroko edukiera duen harizkizko ontzi batean.

  15. Organoleptikoki, kontsumorako ardoak garbiak, disdiratsu biziak eta ikusmenerako kolere egokikoak izanen dira; aroma sakonekoak, zeinetan lehengaiaren berezko ezaugarriak igarriko baitira; ahoan, fresko, zaporetsu eta orekatuak izanen dira. Beren ezaugarri batean ere ez dute herdoiltze sentsaziorik izanen, zahartze egokiaren ondoriozkoetan izan ezik. Kasu horretan, ontze horren berezko ezaugarriak izanen dituzte aromari eta dastamenari dagokionez. Aroman, zaporean edo kolorean ez dute akats organoleptikorik izan beharko.

  16. artikulua. Onarturiko ontzi motak.

    "Hiru Erriberak" adierazpen geografikorako eskubidea duten ardoetarako onarturiko ontziak legez baimenduriko edukierak dituzten beirazko ontziak izanen dira eta "bag in box" delakoa. Merkatuak eskatzen dituen ontziak ere onartuko dira, kudeaketa organoak onetsi ondoren.

  17. artikulua. Kudeaketa organoa.

  18. "Hiru Erriberak" adierazpen geografikorako eskubidea duten ardoak kudeatzeko organoak nortasun pribatua izanen du eta elkarte gisa osatuko da, Elkartzeko Eskubideari buruzko martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren babesean.

  19. Haren helburua "Hiru Erriberak" ardoen adierazpen geografikoa sustatu, aldeztu eta babestea izanen da. Orobat, "Hiru Erriberak" lurraldeko ardoak kudeatzeko organoari dagokio haren arauak eta haren aldaketak proposatzea eta adierazpen geografikoan inskribaturiko produktuek onartu behar dituzten gutxieneko kontrol beharrak proposatzea.

  20. "Hiru Erriberak" adierazpen geografikorako eskubidea duten ardoak ondu eta merkaturatzen dituzten entitateek izanen dute kudeaketa organoan parte hartzeko eskubidea, bai zuzenean, bai ordezkatzen dituzten elkarte pribatuen bidez. Ordezkaritzarako eta erabakiak hartzeko, proportzionaltasun ekonomikoaren irizpideei jarraituko zaie, adierazpen geografiko horretan merkaturaturiko ardoen bolumenean oinarriturik, gutxiengoen eskubideak deusetan galarazi gabe.

  21. Kudeaketa organoko estatutuek arautu beharko dute nor izan daitekeen bertako kide eta zein izanen den gobernu organoen osaera eta hautatzeko modua.

  22. artikulua. Kontrol eta ziurtapen sistema.

    Mahastizaintza eta Ardogintza arautzeari buruzko abenduaren 5eko 16/2005 Foru Legearen 22. artikuluan xedaturikoarekin bat, "Hiru Erriberak" adierazpen geografikorako eskubidea duten ardoei dagokien kontrol sistema kontrol organo publiko batek edo sozietate publiko batek burutuko du eta beren ardoak kontrolatu eta ziurtatzeko bidezko den zatian lurraldeko ardoaren eragileek zuzenean pagatuko dituzte haren gastuak.

  23. artikulua. Ardoaren egokitasuna.

  24. Upeltegiak du ardura "Hiru Erriberak" adierazpen geografikoarekin merkaturatzen den ardoak arau honetan aipatzen diren betebehar guztiak bete ditzan, partikularzki, erabiliriko mahatsaren jatorriari eta barietateei, gutxieneko alkohol graduazio...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR