15/2011 FORU LEGEA, urriaren 21ekoa, uztailaren 5eko 18/2001 Foru Legea, Nafarroako ikus-entzunezkoen jarduera arautu eta Nafarroako Ikus-Entzunezkoen Kontseilua sortzen duena, indargabetzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako

FORU LEGEA, UZTAILAREN 5EKO 18/2001 FORU LEGEA, NAFARROAKO IKUS-ENTZUNEZKOEN JARDUERA ARAUTU ETA NAFARROAKO IKUS-ENTZUNEZKOEN KONTSEILUA SORTZEN DUENA, INDARGABETZEN DUENA.

ZIOEN AZALPENA

Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoak 55. artikuluaren 1. idatz-zatian ezartzen duenez, Nafarroari dagokio irratiaren eta telebistaren araubidea lege bidez garatzea, baita hura betearaztea ere, irrati eta telebistaren estatutu juridikoa arautzen duen legean ezartzen den moduan eta kasuetan. Artikulu horrek 2. idatz-zatian xedatzen duenez, berari dagokio, halaber, prentsaren araubideaz Estatuak dituen oinarrizko arauak eta, oro har, hedabide guztiei buruzkoak, lege bidez garatzea eta betearaztea.

Nafarroak, bere eskumenez baliatuz, uztailaren 5eko 18/2001 Foru Legea onetsi zuen, Nafarroako ikus-entzunezkoen jarduera arautu eta Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseilua sortu zuena.

Foru lege hori uztailaren 12ko 25/1994 Legean xedatutakoaren esparruan eman zen. Lege horren bidez, Espainiako ordenamendu juridikoari gehitu zitzaion Kontseiluaren urriaren 3ko 89/552/EEE Zuzentaraua, irrati eta telebistaren arloko jarduerak betetzeari dagokionez Batasuneko kide diren estatuek emandako lege, erregelamendu eta administrazio xedapen batzuk koordinatzeari buruzkoa.

Azken urteotan, ikus-entzunezkoen sektoreak bilakaera azkarra bizi izan du, teknologia digitalaren ezarpenari eta Interneten agerpenari esker; horrek erabiltzaileei nabarmen errazten die zerbitzuez baliatzea, baina aldi berean ikus-entzuleak sakabanatzen ditu, eta negozio ereduak aldatzen. Faktore multzo hori dela eta, Europar Batasunean nahiz Estatuan hainbat arau onetsi dira, uztailaren 5eko 18/2001 Foru Legea onetsi zenean zegoen arau- esparrua asko aldatu dutenak.

Europar Batasunaren esparruan, aipatzekoa da 2007/65/EE Zuzentaraua, Europako Parlamentuak eta Kontseiluak 2007ko abenduaren 11n emana, zeinak aldatu egiten baitu Kontseiluaren 89/552/EEE Zuzentaraua, irrati eta telebistaren arloko jarduerak betetzeari dagokionez Batasuneko kide diren estatuek emandako lege, erregelamendu eta administrazio xedapen batzuk koordinatzeari buruzkoa.

Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko martxoaren 31ko 7/2010 Lege Orokorraren bidez egin zen zuzentarau horren transposizioa Espainiako ordenamendu juridikoan; lege horren xedea zuzentarauaren...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR