95/2014 FORU AGINDUA, martxoaren 28koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, Nafarroako Ubidearen eremu ureztagarriaren XXVI-Ega 4 sektoreko nekazaritza azpiegituretan jarduketak hastea onesten duena, Andosillan eta Carcarren.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitateko Ureztaketen Planean sartutako ureztaketetako jarduketa eta obrei buruzko martxoaren 16ko 7/1999 Foru Legearekin bat, irailaren 5eko 102/2012 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen “Nafarroako Ubidearen 1. fasea handitzea” proiektuko eremu ureztagarria Nafarroako Foru Komunitateko Ureztaketen Planeko jarduketen zerrendan sartzea eta egin beharreko jarduketen onura publikoa eta interes orokorra deklaratzea.

Nafarroako Gobernuak 2013ko urtarrilaren 16an egindako bilkuran erabaki zuen jarduketak hastea Nafarroako Ubidearen eremu ureztagarriaren 1. fasea handitzeko proiektuaren barruko interes orokorreko azpiegiturak “INTIA, S.A.” sozietate publikoak eraiki eta ustiatzeko.

Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legeak ezartzen du lurzati berrantolamendua funtsezko elementua dela azpiegituren arloan, eta lurzati berrantolamendua garatzen duen prozedura ingurumen arloko tramiteekin koordinatu behar dela juridikoki, eta aldi berean tramitatu, baita ureztalur bihurtzeko, ureztalurrak modernizatzeko eta bide eta saneamendu sareak egiteko obrekin ere.

Lege horren 6.1 eta 6.2 artikuluekin bat, nekazaritzako azpiegituretako jarduketak foru agindu bidez hasiko dira, eta ofizioz ere hasten ahalko dira, 13.3.2.c) artikuluan jasotakoa gertatzen denean, hots: 7/1999 Foru Legean eta hura garatzen duten xedapenetan aurreikusita dauden onura publikoko eta interes orokorreko jarduketa eta lanak egin behar direnean.

Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiak Nafarroako Ubidearen eremu ureztagarriaren XXVI-Ega 4 sektoreko nekazaritza azpiegituretan jarduketak hastea proposatu du.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Nafarroako Ubidearen eremu ureztagarriaren XXVI-Ega 4 sektoreko nekazaritza azpiegituretan jarduketak hastea lurzati berrantolamenduaren berezko tresnen bidez.

  2. Hasiera batean, 1.247 hektarea inguruko eremu bat ezartzea jarduketaren xede. Honatx mugak:

    Iparraldean: Leringo udal-mugartea,

    Hegoaldean: Andosillako Ureztatzaileen Elkartearen lurrak,

    Ekialdean: Baigorrana-Usongo estepako hegaztien eremuaren eta “Estellerriko Igeltsuak” BILaren mugak, Andosillako udal-mugartea eta Carcarko Ureztatzaileen Elkartearen erreten nagusia, eta

    Mendebaldean: Ega ibaia.

  3. Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak espresuki baimena eman beharko du landaketa berriak egin...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR