20/2010 FORU AGINDUA, martxoaren 3koa, Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari eta Gobernuaren eledunak emana, Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentuaren egitura garatzen duena, bulegoen mailan.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Irailaren 3ko 120/2007 Foru Dekretuaren bidez, Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen, atalen maila arte.

Irailaren 3ko 120/2007 Foru Dekretu hori garatuz, bidezko da departamentuaren egitura bulegoen mailan garatzea, unitateek segurtasun juridiko, argitasun, koordinazio eta eragimen handiagoa izan dezaten. Garapen honen bitartez ez da bulego berririk sortzen, lehendik daudenak arautu eta deskribatzen baizik, eta haietako bi kentzen, Nafarroako Gobernuak 2009ko irailaren 21ean hartutako erabakia betez; izan ere, erabaki horretan departamentuetako eta erakunde autonomoetako unitate administratiboen kopurua murriztea onetsi zen.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeak, 24.4 artikuluan, ezartzen du bulegoak eta ataletatik beherako unitateak sortu, aldatu eta kentzea, unitate horiek non sartuko diren, departamentu horretako kontseilari titularraren foru aginduaren bidez eginen dela.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. KAPITULUA

    Nafarroako Gobernuaren Eledunaren Bulegoa-Komunikazio Zuzendaritza Nagusiko bulegoak

    1. artikulua. Idazkaritza Bulegoa.

    Komunikazio Zerbitzuari atxiki zaio Idazkaritza Bulegoa, eta eginkizun hauek beteko ditu:

    1. Komunikazio Zerbitzuaren jarduera administratiboa koordinatzeko, bultzatzeko eta kontrolatzeko lanak egitea.

    2. Komunikazio Zerbitzuko dokumentuen artxiboa ezarri, antolatu eta kudeatzea.

    3. Informazioa eta komunikazioa koordinatzea Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentuko gainontzeko unitate organikoekin.

    4. Aurrekoen antzekoa edo osagarria izanik, Komunikazio Zerbitzuak agintzen dion beste edozein eginkizun.

  2. KAPITULUA

    Erakundeekiko Harremanetarako Zuzendaritza Nagusiko bulegoak

    1. artikulua. Argitalpenen Ekoizpen eta Diseinu Grafikorako Bulegoa.

      Argitalpenak Kudeatzeko Atalari atxiki zaio Argitalpenen Ekoizpen eta Diseinu Grafikorako Bulegoa, Argitalpenen eta Nafarroako Proiekzioaren Zerbitzuaren barrenean, eta eginkizun hauek beteko ditu:

      1. Nafarroako Gobernuaren Argitalpen Funtsaren obren edizio prozesuaren tramitazio administratiboa eta segimendua.

      2. Nafarroako Gobernua ordezkatzen duten adierazpen grafikoak erakusten dituzten idazpapera arruntak argitaratzea.

      3. Argitalpenak Kudeatzeko Ataleko prozesu administratiboak koordinatu eta...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR