34/2012 FORU DEKRETUA, uztailaren 2koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Ekainaren 22ko 11/2012 Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren Foru Dekretuaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura eta departamentu bakoitzaren eskumen-esparrua finkatu ziren. Hortaz, bidezkoa da departamentu bakoitzaren oinarrizko egitura organikoa ezartzea, gero gehiago garatu badaiteke ere.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 20.2 artikuluak ezartzen du departamentu bakoitzak zuzendaritza nagusi bat edo gehiago izanen dituela, baita idazkaritza tekniko nagusi bat ere, zuzen-zuzenean kontseilariaren menpe egonen dena. Aurreko lerroaldean xedatutakoa gorabehera, artikulu horretako 3. lerroaldeak adierazten du departamentu guztietan beste organo batzuk ere egoten ahalko direla zuzenean kasuko kontseilari titularraren menpe. 25.2 artikuluak xedatzen du zerbitzuak zuzendaritza nagusien barrenean egon daitezkeela edo kontseilariaren menpe, zuzenean.

Bestalde, abenduaren 3ko 15/2004 Foru Lege horren 21.2 artikuluak adierazten du zuzendaritza nagusiak sortu, aldatu, bateratu edo kentzea, baita bakoitzak eskumenean izanen dituen arloak zehaztea ere, Nafarroako Gobernuari dagokiola, departamentu bakoitzeko kontseilari titularrak proposaturik.

Abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 100.2 artikuluak adierazten du erakunde autonomoak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentu bati edo zuzendaritza nagusi bati atxikita egonen direla.

Horrenbestez, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2012ko uztailaren 2ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuaren oinarrizko egitura:

  1. Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuak, bere titularraren goi-zuzendaritzapean, honako organo hauek izanen ditu bere oinarrizko egituran:

    1. Lehendakaritza eta Justizia Zuzendaritza Nagusia.

    2. Barne Zuzendaritza Nagusia.

    3. Gobernu Irekiaren eta Teknologia Berrien Zuzendaritza Nagusia.

    4. Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusia.

    5. Idazkaritza Tekniko Nagusia.

    6. Nafarroako Administrazio Auzitegia.

  2. Nafarroako Larrialdietako Agentzia izeneko erakunde autonomoa Barne Zuzendaritza Nagusiari atxikita egonen da.

    Xedapen gehigarri bakarra.-Idazkari tekniko nagusia.

    Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko Departamentua zenaren Idazkaritza Tekniko Nagusiaren titularra oraingo Lehendakaritza, Justizia eta Barne...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR