11/2012 FORU AGINDUA, otsailaren 16koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Haur Hezkuntzako lehen zikloko udal ikastetxeetan, Hezkuntza Departamentuarekin egindako hitzarmenen bidez finantzatuetan, familiek 2012-2013 ikasturtean ordaindu beharreko tarifak ezartzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Ikusirik 0-3 urteko Haurren eta Landa Eskolen Atalak egindako txostena, Haur Hezkuntzako lehen zikloko udal ikastetxeetan familiek 2012-2013 ikasturtean ordaindu beharreko tarifak ezartzeari buruzkoa.

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.g) artikuluan ematen zaizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Haur Hezkuntzako lehen zikloko udal ikastetxeetan, Hezkuntza Departamentuarekin egindako hitzarmenen bidez finantzatuetan, familiek 2012-2013 ikasturtean ordaindu beharreko hileko gehieneko tarifak ezartzea, foru agindu honen I. eranskinean jaso diren oinarriekin bat.

  2. Foru agindu hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

  3. Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunean hartuko du indarra.

  4. Foru agindu honen aurka toki entitate interesdunek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen ekainaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

  5. Foru agindu honen aurka gainerako interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitara eman eta biharamunetik hasita.

  6. Foru agindu hau igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Ikastetxeen, Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalari eta 0-3 urteko Haurren eta Landa Eskolen Atalari, behar diren ondorioak izan ditzan.

    Iruñean, 2012ko otsailaren 16an.-Hezkuntzako kontseilaria, José Iribas Sánchez de Boado.

    1. ERANSKINA

    Haur Hezkuntzako lehen zikloko udal ikastetxeetan, Hezkuntza Departamentuarekin egindako hitzarmenen bidez finantzatuetan, familiek ordaindu beharreko tarifak ezartzen dituzten oinarriak

    Lehenengoa. Tarifen egonkortasuna ikasturtean zehar.

    Tarifak matrikula egiten denean ezarriko dira, eta 2012-2013 ikasturtean ezin izanen dira aldatu.

    Bigarrena. Tarifen ordainketa.

    Tarifen ordainketa Hezkuntza Departamentuko Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak kasuko ikastetxerako onesten duen ordutegiaren modalitatearen eta familien diru-sarreren arabera eginen da:

    HILEKO GEHIENEKO TARIFAK
    Eskolatzea Ordutegi osoko unitateak 234 euro
    Ordutegi murriztuko unitateak 221 euro
    Egun erdiko unitateak 166 euro
    Jantokia Gehieneko tarifa 95 euro
    Hirugarrena. Kalkulatzeko prozedura
  7. -Foru agindu honen ondorioetarako, urteko per capita errentatzat hartuko da zatiketa honetatik ateratzen den zenbatekoa: 2011ko pertsona fisikoen errentaren gaineko zergako zerga-oinarria edo, hala badagokio, aitaren eta amaren edo legezko tutoreen diru-sarrera justifikatu guztiak, zati familiako kide guztien kopurua...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR