132/2001 FORU AGINDUA, azaroaren 8koa, Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak emana, Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak maiatzaren 18an emandako 69/2000 Foru Agindua aldatzen duena. Foru Agindu haren bidez, 4/1995 Foru Dekretuan merkataritzako banaketaren sektoreko enpresentzat ezarritako inbertsioetarako laguntzak garatu ziren.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak maiatzaren 18ko 69/2000 Foru Agindua eman zuen, merkataritzako banaketaren sektoreko enpresentzat ezarritako inbertsioetarako laguntzak garatzeko. Foru Aginduaren 4. artikuluan, laguntza moten artean, mailegu eragiketetarako eta finantza errentamenduaren eragiketetatarako korrituetan hobariak emateko moduak ageri dira.

Bestalde, 4/1995 Foru Dekretuko azken xedapenetako lehenengoak ahalmena ematen dio Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariari hura bete eta garatzeko behar diren xedapenak emateko.

Foru Agindu honek, ahalmen hori erabiliz, 69/2000 Foru Agindua aldatu eta, beraz, zehaztu du mailegu eragiketetan eta finantza errentamenduaren eragiketetan korrituetarako dirulaguntza gisa ematen diren laguntzen gehieneko zenbatekoa.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.-Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak maiatzaren 18an emandako 69/2000 Foru Aginduaren 6. artikulua honela idatzita agertuko da aurrerantzean:

6. artikulua. Laguntzen zenbatekoa.

Mailegurako edo finantza errentamendurako eragiketek sorrarazten dituzten korrituei hiru punturainoko murrizketa aplikatuko zaie, urtero sinatzen diren lankidetza hitzarmenetan ezarritakoaren arabera.

Korritu tasaren hobaria ez da izanen eragiketarako ezarri interes nominaleko tasa baino handiagoa, finantza entitateekin sinatzen diren lankidetza hitzarmenetan ezarritakoari jarraikiz.

XEDAPEN IRAGANKORRA

Mailegu eragiketetan edo finantza...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR