36/2013 FORU DEKRETUA, maiatzaren 29koa, María Luisa Salinas Alamán andrea Iruñeko notario izendatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiaren 2013ko martxoaren 11ko Ebazpenaren bidez, hutsik zeuden notario postuak betetzeko lehiaketa iragarri zen, horietako bat Iruñean aritzekoa. Ebazpena 2013ko martxoaren 18ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.

Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 52.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, Nafarroako Gobernuari dagokio Nafarroan aritu behar duten notarioak izendatzeko eskumena.

Lege horretan xedatutakoa betetzeko, Justizia Ministerioko Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiak lehiaketa horren espedientea igorri du Nafarroako Gobernura.

Bidezko da, beraz, Foru Komunitatean hutsik dagoen notario postua hartuko duen izangaia izendatzea, indarra duen Notarioei buruzko Erregelamenduaren 23. eta 88. artikuluetan eta hurrengoetan eta Notarioen barrutien mugaketari buruzko otsailaren 9ko 173/2007 Errege Dekretuan xedaturikoaren arabera.

Hori horrela, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR