23/2012 FORU DEKRETUA, maiatzaren 16koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko lan arloko salak berriki ezarritako doktrinarekin bat, suteak prebenitzeko eta itzaltzeko kanpainetako lanpostuei dagozkien plazak lan araubidekoak dira, lanaldi partzialekoak (aldizkako langile finkoak). Hori dela eta, beharrezkoa da horiek betetzeko zenbait lanpostu huts sortzea, honakoak hain zuzen: suhiltzaile-gidari laguntzaileak eta suhiltzaile-peoi laguntzaileak, eta behatokietako peoi laguntzaileak.

Gainera, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko zenbait departamentuk eta erakunde autonomok aditzera eman dute beren plantilla organikoak aldatu behar direla, gaur egun dituzten beharretara moldatzeko. Kontu-hartzailetzak aldeko txostena eman du.

Horiek horrela, Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2012ko maiatzaren 16ko bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Plantilla organikoko lanpostu batzuk amortizatzea eta beste batzuk sortzea.

    Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan aldaketa hauek egin dira:

    Bat.-Ondotik adierazten diren lanpostuak amortizatu dira. Zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastuen aurrekontuaren I. kapituluko kontu-sailetan.

    Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko Departamentua

    Justizia eta Barne Zuzendaritza Nagusia:

    -1. mailako behargina. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, 675 zenbakia duena plantilla organikoan.

    Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutua:

    -Psikologoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 3928 zenbakia duena plantilla organikoan.

    Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentua

    Vianako Printzea Erakundea - Kultura Zuzendaritza Nagusia:

    -Arkeologoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A maila, 34512 zenbakia duena plantilla organikoan.

    -Liburutegiko laguntzaileak. Zazpi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, D mailakoak, 35960, 36037, 36038, 36042, 36087, 36090 eta 36091 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

    -Zerbitzu orokorretako langilea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, E mailakoa, 31536 zenbakia duena plantilla organikoan.

    -Menpekoa*. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, E maila, 30534 zenbakia duena plantilla organikoan.

    Erakunde Harremanetako Zuzendaritza Nagusia:

    -Jauregiko mandataria. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, 108 zenbakia duena plantilla organikoan.

    Osasun Departamentua

    Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua:

    Nafarroako Ospitalegunea. -BFE/Analisi Klinikoetako mediku albokoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 63607 zenbakia duena plantilla organikoan.

    -OLT/EUD*. Lau lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan zenbaki hauek dituztenak: 61153, 61412, 63710 eta 61719.

    -Osasun laguntzailea (teknikariaren eginkizunak)*. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, 64949 zenbakia duena plantilla organikoan.

    -ZGA*. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, 63944 zenbakia duena plantilla organikoan.

    Osasun mentala. -Laguntza Zerbitzuko burua*. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 62319 zenbakia duena plantilla organikoan.

    -Erizaintzako laguntzaileak*. Hogeita hamar lanpostu...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR