26/2009 FORU DEKRETUA, martxoaren 30ekoa, 'José Lázaro Galdiano' ediziorako saria sortzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Gobernuak eta Beireko Udalak, Lázaro Galdiano Fundazioarekin elkarlanean, José Lázaro Galdiano nafar zenari agur eta ohore egin nahi diote, entzute handiko intelektuala, bildumazalea, editorea, finantza gizona eta kulturaren arlo askotan sustatzailea izan baitzen. Horregatik, komenigarritzat jo da berariazko sari bat sortzea, alde batetik, liburuen edizioaren kalitatea eta, bestetik, arteaz, esanahi zabalenean ulerturik, ikerketa historikoa eta saiakeragintza aintzat hartuko duena.

"José Lázaro Galdiano" ediziorako sariaren sorrera bat dator helburu horrekin. Foru dekretu honen bidez, orotariko ezaugarriak eta sarian parte hartu eta sariak hautatu eta banatzeko prozedura ezartzen dira.

Bestaldetik, eta ekimen hau Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentuko eta Vianako Printzea Erakundea-Turismo eta Kultura Departamentuko kontseilariek sustatu dutenez, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari dagokio foru dekretua onets dadila proposatzea, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 12. artikuluaren 5. atalean ezarritakoarekin bat.

Horiek horrela, aipatu foru legean ezarritakoaren arabera Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak proposaturik, Nafarroako Kontseiluaren adostasunarekin eta Nafarroako Gobernuak 2009ko martxoaren 30ean egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. "José Lázaro Galdiano" ediziorako saria sortzea, urtean bakarra izanen dena.

  2. "José Lázaro Galdiano" sariaren helburua José Lázaro Galdiano nafar zenari agur eta ohorea egitea da. Horretarako, haren nortasunaren alderdi guztiak kontuan hartuz, arteaz, esanahirik zabalenean ulerturik, ikerketa historikoa eta...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR