97/2012 FORU DEKRETUA, abuztuaren 22koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Hezkuntza Departamentuak aditzera eman du bere plantilla organikoa aldatu behar dela, behar errealetara moldatzeko. Bestetik, beharrezkoa da Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuaren plantilla aldatzea Jauregiko mandatari lanpostu huts bati dagokionez, iraungi beharreko lanpostua denez gero. Kontu-hartzailetzak aldeko txostena eman du.

Hori horrela, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2012ko abuztuaren 22ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Plantilla organikoko lanpostu batzuk amortizatzea eta beste batzuk sortzea.

    Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan aldaketa hauek egin dira:

    Bat.-Ondotik adierazten diren lanpostuak amortizatu dira. Zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastuen aurrekontuaren I. kapituluko kontu-sailetan.

    Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentua.

    -Erakunde Harremanetako Zuzendaritza Nagusia.

    Jauregiko mandatari izateko lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, 108 zenbakia duena plantilla organikoan. Hezkuntza Departamentua.

    -Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusia.

    I.L.Z.ko aholkulari izateko bost lanpostu huts, funtzionario araubidekoak, A mailakoak, Irakasleentzako Laguntza Zentroei atxikiak, destino hauekin: Bat Lizarran, 30.491 zenbakia duena plantilla organikoan. Bat Lekarozen, 31.351 zenbakia duena plantilla organikoan. Bat Iruñan, 32.726 zenbakia duena plantilla organikoan. Bat Tafallan, 32.310 zenbakia duena plantilla organikoan. Bat Tuteran, 34.514 zenbakia duena plantilla organikoan. Garbiketako langile izateko lanpostu huts bat, lan araubidekoa, lanaldi partzialeko kontratuarekin, E mailakoa, Lizarrako Irakasleentzako Laguntza Zentroan, 34.557 zenbakia duena plantilla organikoan. -Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusia.

    Garbiketako langile izateko hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, E mailakoak, Giza Baliabideen Zerbitzuan, 32.101, 32.990 eta 35.783 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan. Bi.-Ondotik adierazten diren lanpostuak sortu dira. Zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastuen aurrekontuaren I. kapituluko kontu-sailetan:

    Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentua.

    -Erakunde Harremanetako Zuzendaritza Nagusia.

    Mandatari izateko lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, E mailakoa, 9.644...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR