14/2003 FORU DEKRETUA, otsailaren 23koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko plantilla organikoa aldatzen duena, lanpostu batzuen lansari osagarriak egokitzeko, eta langileen guardiak egiteko osagarria gaurkotzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Urriaren 20ko 11/1992 Foru Legearen bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikiriko langileen berariazko araubidea arautu zen. Lege horrek langile horiei dagokien lansari sistema arautzen du eskuarki. Plantilla organikoan zehazten dira haien lanpostuen lansari osagarriak.

2009rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 24ko 21/2008 Foru Legearen hamazazpigarren xedapen iragankorrak urriaren 20ko 11/1992 Foru Legearen 9. artikuluan finkaturiko destino-osagarriaren edukia aldatzen du. Izan ere, toxikazio, neke edo arrisku bereziko egoerak kendu eta arrisku bereziko osagarria sortzen da. Gehienez ere kasuan kasuko mailako hasierako lansariaren 100eko 10ekoa izanen da, Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuan xedaturikoarekin bat.

Beraz, bidezkoa da Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko plantilla organikoa aldatzea, lanpostu batzuen lansari osagarriak egokitzeko. Gaur egun, toxikazio, neke edo arrisku bereziko egoerengatik banatzen diren zenbatekoak destino-osagarritik arrisku bereziko osagarrira iraganen dira.

Bestaldetik, 2008ko martxoaren 13an, osasun administrazioak eta sindikatuek Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen negoziazio mahai sektorialean akordioa sinatu zuten, landa eremuko oinarrizko osasun laguntzako laguntza jarraituaren antolaketari eta haren zerbitzuko langileen bestelako baldintzei buruz. Itun horretan guardiak 2008-2010ean egiteko orotariko osagarria biltzen da. 2009an 100eko 8koa izanen da.

Horregatik, Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legean lansari guztietarako ezarririko orotariko igoeraz gain, beharrezkoa da Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileek guardiak egiteko osagarria ehuneko horretan gaurkotzea.

Hori horrela, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak proposatuta, eta Nafarroako Gobernuak 2009ko otsailaren 23ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko plantilla organikoa aldatzea, lanpostu batzuei arrisku bereziko osagarria esleitzeko.

  2. 2009ko urtarrilaren 1ean toxikazio, neke edo arrisku bereziko egoerak aitortu zaizkion lanpostu batean aritzeagatik destino-osagarriaren indize handiago bat kobratzen zuten langileei, bai arrisku erradiologikoengatik (A edo B kategoriak, esposizio mailaren arabera), bai arrisku biologikoengatik, edo biengatik, arrisku bereziko osagarri bat esleituko zaie. Horren zenbatekoa kontzeptu horiengatik destino-osagarriaren barruan...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR