181/1997 FORU AGINDUA, abenduaren 16koa, Lehendakaritza eta Barne kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen 1998ko lan-egutegia onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak 1997ko uztailaren 30eko Foru Aginduaren bitartez, Nafarroako Foru Komunitatean 1998. urteko besta egunak zein izanen diren erabaki ondoren, bidezko da Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen urte horretako lan- egutegia onestea, abenduaren 26ko 597/1995 Foru Dekretuak ezarritako urteko lanordu kopurua eta lanaldia banatzeko irizpideen arabera.

Horrenbertzez, Nafarroako Foru Komunitateko Gobernu eta Administrazioari buruzko Foru Legearen 46.5 artikuluak esleitzen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. 1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileendako, 1998an, astegunetako besta egunak hauexek izanen dira:

    -Urtarrilaren 1a: Urteberri.

    -Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

    -Martxoaren 19a: San Jose.

    -Apirilaren 9a: Ortzegun Saindu.

    -Apirilaren 10a: Ortziral Saindu.

    -Apirilaren 13a: Bazko biharamuna.

    -Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

    -Uztailaren 6a: San Fermin Bezpera, besta 12:00etatik aurrera Iruñean lan egiten dutenendako.

    -Uztailaren 7, 8, 9 eta 10a: Sanferminak, besta Iruñean lan egiten dutenendako.

    -Uztailaren 25a: Santiago Apostolua.

    -Abuztuaren 15a: Andre Maria Birjinaren zeruratzea.

    -Urriaren 12a: Espainiako besta nazionala.

    -Azaroaren 30a: San Saturnino egunari dagokiona, besta Iruñean lan egiten dutenendako.

    -Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa, Nafarroaren eguna.

    -Abenduaren 8a: Ama Birjina Sortzez Garbiaren eguna.

    -Abenduaren 25a: Eguberri.

  2. Iruñean lan egiten ez dutenendako besta izanen dira, non egiten duten lan, hango herriko zaindariaren bestak direla eta, zaindariaren eguna eta ondoko hirurak, baita bezpera 12:00etatik aitzina ere. Halaber, langile horiek bertze besta egun bat gehiago izan dezakete, herrian, usadioz edo erlijioaren aginduz besta hartzen den egunean.

  3. artikulua. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan lanaldiaren urteko lanordu-kopurua, 1.649koa izanen dena, honela banatuko da:

    1. Astelehenetik ortziralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 35 minutukoa izanen da. Nahitaez aritu beharko da 8:00etatik 15:00etara; gainerako 35 minutuak langileak sartu ahalko ditu, aukeran eta malguki, 7:25etatik 8:00etara eta 15:00etatik 15:35etara.

    2. Ezarritako urteko lanordu-kopuruari egokitu ahal izateko, aurreko idazatian aipatutako lanaldia duten langileek murriztapen hau izanen dute:

      -Uztailaren 13 eta...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR