16/2012 FORU LEGEA, urriaren 19koa, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 42. artikulua aldatzekoa.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, LURRALDEAREN ANTOLAMENDUARI ETA HIRIGINTZARI BURUZKO ABENDUAREN 20KO 35/2002 FORU LEGEAREN 42. ARTIKULUA ALDATZEKOA.

ZIOEN AZALPENA

Lurraldearen Antolamenduari buruzko azaroaren 11ko 12/1986 Foru Legean ezarri ziren hasiera batez udalez gaindiko proiektu eta plan sektorialak, zeinak Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 42. artikuluan eta hurrengoetan arautzen baitira gaur egun, lurraldearen antolamendu tresnen artean.

Bai foru legedian, bai beste autonomia erkidego batzuetakoan, non plan edo proiektu horiek izen ezberdinak hartzen baitituzte -esaterako, eskualdekoak, udalez gaindikoak, udalez gaindiko interesekoak, interes berezikoak, lurralde jarduketakoak eta abar-, tresna-mota horien hasierako xedea zen arautzea udal-interes hutsetik harantzagoko intereseko azpiegitura, zuzkidura eta instalazioen ezarpena (errepideak, autobiak, obra hidraulikoak, energia-garraioko obrak ..).

Geroago, tresna horien xedea zabaldu egin da, eta bizitegi-jarduketak ere hartzeraino iritsi da, lehenago udal hirigintzako planeamenduaren zehaztapen tipikoak zirenak ukituta. Halatan, lurraldearen antolamenduko tresna gisa definitzen bada ere -alegia, "espresuki formulatutako irizpideen, arauen eta planen multzoa, lurraldearen gaineko jarduketak eta populazio-kokapenak orientatu eta arautzen dituena, zeinaren xedea baita oreka egoki bat lortzea lurraldearen, ingurumenaren, populazioaren, jardueren, zerbitzuen eta azpiegituren artean"-, azkenean nahasi egiten da haren xedea eta planeamenduarena, bai haren determinazio egituratzaileei dagokienez -horien bidez zehazten dira "udalerri bakoitzaren lur eremu osoa okupatu, erabili eta zaintzeko eredua, hiriaren nahiz lurraldearen funtsezko elementuak, eta beraien etorkizuneko garapena"-, bai antolamendu xehekatuko determinazioei dagokienez -"aurrekoak zehazten dituztenak, behar den neurrian, exekuzio materialeko ekintza zehatzak egin ahal izateko"-.

Kasu egiazki salbuespenekoetara eta justifikatuetara mugatu behar da -aurreikusitako jarduketak hala exijitzen duen kasuetara, zeinetan antolamendua ezin baita egin hirigintzako planeamendu arruntaren bidez- Nafarroako Gobernuak duen ahalmena, ez soilik hirigintza arloko toki-eskumenak baldintzatzekoa, ezpada horien gauzatzea zuzenean bereganatzekoa ere, udal planeamendu indarduna aldatuz, halako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR