99/2020 FORU DEKRETUA, abenduaren 30ekoa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea
  1. ALDIZKARIA - 2021ko urtarrilaren 5a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.2. Foru Dekretuak 99/2020 FORU DEKRETUA, abenduaren 30ekoa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko zenbait departamentuk eta erakunde autonomok aditzera eman dute beren plantilla organikoak aldatu behar direla benetan dituzten beharretara moldatzeko.

    Orobat, plantilla organikoan zehazten diren kontuak direnez gero, ukitutako departamentuek planteatu dituzten aldaketa batzuk jaso dira, zenbait burutza betetzeko beharkizunei buruzkoak, hain zuzen. Aldaketa hauek ez dute kostu ekonomikorik.

    Bestetik, osagarri batzuen esleipena aldatu da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren plantilla organikoaren zenbait lanpostutan, desagertu baitira haien esleipena justifikatu zuten arrazoiak.

    Bukatzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Eskubide Sozialetako Departamentuko Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoa Pathways proiektua bultzatzen ari da, lider gisa, bat eginik Hezkuntza Departamentuarekin, Eskubide Sozialetako Departamentuarekin, Nafarroako Ekonomia Sozialaren Enpresen Elkartearekin eta Eraikuntzaren Lan Fundazioarekin, eta bazkide izanik Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoa. Proiektu horren helburu nagusia da ikasteko estrategia berriak diseinatzea oinarrizko gaitasunen irakaskuntzaren eskaintzaren esparruan, zehazki, kualifikazio baxua duten helduen beharrei egokitutako estrategiak, batez ere hizkuntza eta zenbaki gaitasunak eta gaitasun digitalak gara ditzaten.

    Proiektua 2022ra bitarte gauzatuko da, eta Europako Batzordearen VP/2019/005 deialdira aurkeztu zen 2019ko ekainean, EASI programaren PROGRESS ardatzaren barruan. Batzordeak onetsi du, eta bostehun mila eurotik gorako zuzkidura emanen dio.

    Proiektu horrek langileen kontratazioa eskatzen du, hartan ari daitezen. Beharrezko lanpostuetako batzuk ez baitaude jasota Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren plantilla organikoan, bidezkoa da foru dekretu hau onestea, zehaztu dadin zer ordainsari jasoko duten lanpostu horietan kontratatuko direnek programak iraun bitartean.

    Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusiak horren aldeko txostena egin du.

    Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR