95/2015 FORU AGINDUA, azaroaren 19koa, Garapen Ekonomikorako kontseilariak emana, departamentuko zuzendari nagusien eta idazkari tekniko nagusiaren aldi baterako ordezkoak izendatzen dituena, kargua hutsik dagoenean edo haiek kanpoan edo eri daudenean edo ezintasun pertsonalengatik aritzerik ez dutenean.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 41.2 artikuluak xedatzen duenez, departamentuaren titularrak izendatuko ditu zuzendari nagusien eta idazkari tekniko nagusiaren aldi baterako ordezkoak, kargua hutsik dagoenean edo haiek kanpoan edo eri daudenean edo ezintasun bat dutenean.

Horrenbestez, aipatu artikuluak eman dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Departamentuko idazkari tekniko nagusiaren eta zuzendari nagusien aldi baterako ordezko hauek izendatzea, kargua hutsik dagoenean edo haiek kanpoan edo eri daudenean edo ezintasun bat dutenean:

    1. Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia ordeztuko du.

    2. Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia ordeztuko du.

    3. Herri Lanetako zuzendari nagusiak Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusia ordeztuko du.

    4. Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusiak Herri Lanetako zuzendari nagusia ordeztuko du.

    5. ...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR