93/2021 FORU DEKRETUA, azaroaren 17koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

281. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 16a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.2. Foru Dekretuak 93/2021 FORU DEKRETUA, azaroaren 17koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak aditzera eman du bere plantilla organikoa aldatu behar dela, benetan dituen beharretara moldatzeko.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusiak horren aldeko txostena egin du.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita bateko azaroaren hamazazpian egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

Artikulu bakarra.–Plantilla organikoan lanpostu batzuk amortizatzea eta beste batzuk sortzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Bat.–Ondotik adierazten diren lanpostuak amortizatzen dira. Behar den zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:

–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua.

• Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusia:

Nekazaritzako ingeniariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 2469 zenbakia duena. Zerbitzu orokorretako arduradunak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, destinoa Erriberrin eta plantilla organikoan 10212 zenbakia duena. Zerbitzu orokorretako langileak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, D mailakoak, destinoa Erriberrin eta plantilla organikoan 2556 eta 4919...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR