92/2021 FORU AGINDUA, irailaren 30ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita Hezkuntza Departamentuaren Hezkidetza Plana, 2021-2023 aldirako.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

247. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 26a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.3. Foru Aginduak 92/2021 FORU AGINDUA, irailaren 30ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita Hezkuntza Departamentuaren Hezkidetza Plana, 2021-2023 aldirako. Abuztuaren 18ko 72/2021 Foru Dekretuaren bidez hezkidetza arautu zen Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemako ikastetxe publikoetan eta itunpeko ikastetxe pribatuetan.

Foru dekretu horrek honako hau ezartzen du 4. artikuluan, Hezkuntza Departamentuaren Hezkidetza Planari buruzkoan:

“1. Hezkidetza ereduak berekin dakar hartzen diren erabakiak, izan curriculumaren eta programazioaren gainekoak, izan ikastetxearen barrenean hainbat eginkizun garatzeko hartzen direnak, koherenteak izatea eta eragitea genero baldintzarik gabeko berdintasunaren garapenean, hezkidetza apirilaren 4ko 17/2019 Foru Legearen 3. artikuluan definitzen den bezala (17/2019 Foru Legea, Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruzkoa). Irakasleek hezkidetzarako gaitasuna eskuratu behar dute, hau da, testuinguru desberdin askotan aplikatzeko ezagutza metatu bat izan behar dute. Hezkidetzarako gaitasuna eskuratzeko, ezinbestekoa da gaiaren ezaguera izatea, hausnartzea, eta jakintza horren parte diren trebetasun praktikoak ezaguerarekin lotzea. Beraz, Hezkidetza Planak, prestakuntza prozesuaren bidez, ezaguera ematen du, eta bermatzen du ikasitakoa praktikan jartzea eta eguneroko zereginetan txertatzea.

Irakasleek hezkidetzarako gaitasun profesionala eskuratzea funtsezkoa da ikasleek berdintasunean bizitzen ikasteko gaitasuna izan dezaten. Horrela, bai irakasleak bai ikasleak gaitzeko eskakizuna betetzen da.

2. Emakumezkoak eta gizonezkoak berdintasunez eraikitzeko, eta emakumeen kontrako indarkeria prebenitzeko, hezkuntza sistemaren esparruan, beharrezkoa da proposamen guztiak giltzarri diren ideia antolatzaile batzuen gainean garatzea.

Ideia antolatzaile horiek hezkidetza eredua egituratzen dute, eta zeharkako gako eta erreferente gisa proposatzen dira hezkuntza eremuko erabaki eta jarduera guztietan, hasi Hezkuntza Departamentutik eta ikastetxeetaraino.

3. Hauek dira hezkidetza-eredua eraiki behar duten ideia antolatzaileak:

  1. Genero desberdintasunaren aurrean kontzientzia kritikoa izatea: pentsamendu eta gogoeta kritikotik abiatuta genero desberdintasunak identifikatu eta aztertzea, eta konpromisoa hartzea horiei aurre egiteko, horiek eraldatzeko eta berdintasun handiagoko gizarte baterantz aurrera egiteko.

  2. Bizitzaren jasangarritasunerako autonomia pertsonala izatea, dimentsio guztietan: zaintza lanen autonomia pertsonala eta enplegura bideratutako lana funtsezko baldintzatzat hartzea berdintasunezko bizitza proiektuetarako.

  3. Ahalduntzea, lidergoa eta erabakiak hartzeko gaitasuna: zalantzan jartzea jakintzen eta horiei emandako balioaren hierarkia, ikusaraztea eta integratzea emakumeen jakintza eta gizadiaren garapenari egindako ekarpen sozial eta historikoa, eta aitortzea berdintasunezko helburu komunak lortzeari begira beste pertsona batzuekin batera jarduerak erabakitzeko, koordinatzeko eta bultzatzeko gaitasuna.

  4. Hezkuntza afektibo eta sexual positiboa, osasungarria eta aniztasunarekiko errespetuzkoa: eskolako lehen etapetatik sexualitate positiboa, osasungarria eraikitzen laguntzea, aniztasuna errespetatuko duena eta orientazio sexualagatiko eta identitate sexualagatiko eta/edo generoagatiko aurreiritziak saihestuko dituena, tratu onean oinarritutako indarkeriarik gabeko eta berdintasunezko harreman afektiboak sendotzen lagunduz.

  5. Hizkuntza: gaitzea ez sexista ez androzentrikoa izanen ez den hizkuntza erabiltzeko, izan ahozkoa, idatzizkoa nahiz ikusizkoa, hizkuntza baita munduaren irudikapena komunikatzeko eta transmititzeko tresna, eta eragina baitu identitate pertsonalen eraikuntza hierarkizatuan.

  6. Espektatiba indibidualak: ulertzea orientazio prozesuak, orain arte orientazio akademiko eta profesionaleko prozesu deituak, hezkuntza prozesu osoan zehar gertatzen direla, eta baldintzatu egiten dituztela ikasleek ikasketetan eta bizitzan egindako aukerak; beraz, beharrezkoa da eskolatzearen hasieratik hezkidetza orientazioko prozesuak proposatzea, genero baldintzatzaile horiek mugatzeko, espektatibak zabaltzeko eta erabakiak genero lerratzerik gabe hartzeko.

  7. Emakumeen eta nesken aurkako indarkeria guztien prebentzioa: indarkeria erabiltzeko mekanismo ugariak identifikatzea, indarkeriaren aurka egiteko, eta indarkeriarik gabeko metodoak txertatzea gatazkak konpontzeko, bizikidetzarako eta tratu onerako, aniztasunean eta emakumeen eta gizonen eskubide eta aukera berdintasuna errespetatzean oinarrituta.

  8. Hezkidetzako kultura: ikastetxea hartzea emakumeen eta gizonen arteko berdintasunezko kultura eraikitzen duen ingurune segurutzat, abiapuntu hartuta curriculumaren programazioari buruz hartzen diren erabakiak, bai eta honako hauen kudeaketari buruzko erabakiak ere: espazioak, komunikazioa, parte-hartzea, eta hura osatzen duten beste elementu batzuk.

4. Hezkuntza kontseilariak foru agindu baten bidez onetsiko du Hezkidetza Plana, bertan zehazten den iraupenarekin. Hezkidetza Plan horrek jaso beharko ditu bai aurreko atalean ezarritako ideia antolatzaileak, bai prestakuntza prozesuaren ezaugarriak.

5. Hezkidetza Plana eta, halakorik bada, plan hori zehazten duten programak, derrigorrez bete beharko dituzte Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitateaz kanpoko hezkuntza sistemako ikastetxe publikoek eta itunpeko ikastetxe pribatuek”.

Foru agindu honen bidez onesten den Hezkidetza Plana jendaurrean izan da 2021eko abuztuaren 18tik irailaren 20ra, biak barne.

Era berean, 2021eko irailaren 15ean, Nafarroako Eskola Kontseiluak aldeko irizpena eman zion Hezkidetza Planari.

Azkenik, 2021eko irailaren 23an, Nafarroako Berdintasunerako Kontseiluak aldeko txostena eman zuen 2021-2023 aldirako Hezkidetza Planaren edukiari buruz.

Azaldutako horregatik guztiagatik, eta bete dadin abuztuaren 18ko 72/2021 Foru Dekretuak 4.4 artikuluan xedatutakoa (foru dekretu horren bidez hezkidetza arautu zen Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemako ikastetxe publikoetan eta itunpeko ikastetxe pribatuetan),

AGINTZEN DUT:

1. Onestea Hezkuntza Departamentuaren 2021-2023 aldirako Hezkidetza Plana, zeina eranskin gisa gehitzen baitzaio foru agindu honi.

2. Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitateaz kanpoko hezkuntza sistemako ikastetxe publikoek eta itunpeko ikastetxe pribatuek nahitaez bete beharko dituzte Hezkidetza Plana eta hura zehazten duen SKOLAE programa, halaxe xedatu baitu 4.5 artikuluan abuztuaren 18ko 72/2021 Foru Dekretuak.

3. Hezkidetza Plana 2021-2022 eta 2022-2023 ikasturteetan aplikatuko da.

4. Foru agindu hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Foru agindu honen eta eranskinaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute interesdunek, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

6. Ebazpen hau eta eranskina igortzea Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura eta Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2021eko irailaren 30ean.–Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Gimeno Gurpegui.

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUAREN 2021-2023 ALDIRAKO HEZKIDETZA PLANA

Aurkibidea

1.–Hitzaurrea.

2.–Hezkidetza Planaren ezaugarriak.

3.–Hezkidetza programa: SKOLAE.

4.–Hezkidetza-nortasunaren plana.

5.–Jarraipena eta ebaluazioa.

6.–Koordinazioa eta lankidetza.

7.–Materialak.

8.–Zabalkundea.

1.–Hitzaurrea.

Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitateaz kanpoko hezkuntza sistemarako 2021-2023 aldirako Hezkidetza Planak estrategia bat ezartzen du, bermatzeko erantzun sistematizatua, koherentea eta eraginkorra emanen dela, bat etorriz abuztuaren 18ko 72/2021 Foru Dekretuaren I. kapituluan planteatzen diren xedeekin (foru dekretu horren bidez hezkidetza arautu zen Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemako ikastetxe publikoetan eta itunpeko ikastetxe pribatuetan).

Hezkidetza Planak prozesu bat planteatzen du hezkidetza-nortasuna eraikitzeko, garatzeko eta finkatzeko foru dekretuaren xedeko ikastetxe guztietan. Horren bidez bermatu nahi da ikasleak berdintasunez eta modu integralean garatzen direla, bat etorriz hezkuntza sistemaren gain eragina duten legeetan ezarritako eskakizunekin.

Hezkidetza Planak bere egiten ditu jarduketak zuzendu behar dituzten printzipioak, zeinak islaturik baitaude hura osatzen duten elementuetan. Eraldaketa globala eragiteko estrategia gisa, gizonen eta emakumeen berdintasuna zeharkakoa dela bermatzen da, ikuspegi hori sartzen baita Foru Komunitateko funts publikoekin sostengatutako unibertsitateaz kanpoko ikastetxeen kudeaketa mailetan.

Hezkidetza Planak Estatuko eta Foru Komunitateko arauetan du babesa, eta nazioarteko zein Estatuko akordio batzuetan oinarritzen da. Lehendakaritzako, Gorteekiko Harremanetako eta Berdintasuneko Ministerioaren Genero Indarkeriaren aurkako estatu itunean (2019) eta Garapen Jasangarrirako Agenda 2030 ekimenaren 4. eta 5. helburuetan (ekimen horretara batu zen Gobernua erabaki bidez 2019an), hezkuntza sistemari eskatzen zaio jarduketa zehatzak gauza ditzala, bete daitezen gizonen eta emakumeen arteko berdintasunarekin lotutako helburuak. Aipatutakoez gain, Hezkidetza Planak kontuan ditu estatu, foru komunitate eta udal mailako zenbait ikerketaren datuak eta ondorioak, honako hauenak, esaterako: “Emakumeen kontrako indarkeriaren egoera Espainian nerabezaroan” Berdintasun Ministerioak 2021ean argitara emana; “Berdintasuna zifretan HLHM 2021-Berdintasunaren aldeko ikasgelak” Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioarena; “LGTBI errealitateen diagnostikoa Iruñean” 2020koa, Iruñeko Udalarena, eta “Genero zeharkakotasunari buruzko azterlana NUPen ezarritako graduetan” Nafarroako Unibertsitate Publikoko generoaren arloko ikerketa taldeak egina 2013-2014 ikasturtean.

2.–2021-2023 aldirako Hezkidetza Plana.

–Planak lortu nahi du iraunkorra izan dadin...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR